Azken orduetan 27 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain
Lekeitio berriro pasa da gune gorri izatera, eta Ondarroak gune gorri izaten jarraitzen du. Mutriku, aldiz, gune gorritik atera da. Atzo [urriak 27] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasu berriak: Markina-Xemein (10), Lekeitio (7), Berriatua (5), Ondarroa (3) eta Etxebarria (2).
Lea-Artibai eta Mutrikuren egoera epidemiologikoak txarra izaten jarraitzen du. Azken 24 orduetan 27 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain; Mutrikun atzo [urriak 27] ez zuten kasu berririk erregistratu. Ondoko herrietan erregistratu zituzten kasu berrika: Markina-Xemein (10), Lekeitio (7), Berriatua (5), Ondarroa (3) eta Etxebarria (2).
Gune gorrian dauden herriei dagokienez, Lekeitio berriro ere eremu horretara pasatu da (100.000 biztanleko 510,63ko tasa dauka). Ondarroak ere eremu gorri izaten jarraitzen du (100.000 biztanleko 617ko tasa dauka). Azken orduetako datuei erreparatuta, baina, Mutriku eremu horretatik atera dute (100.000 biztanleko 487,44ko tasa dauka). Dena dela, eremu gorri horretan sartzen diren herrietan gorabeherak egon ahal direla esan dute. Izan ere, hurrengo orduetan Mutrikun kasu berriak atzemango balira, berriro gune gorrira pasatuko litzateke.
Lurraldeka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [urriak 27] 15.509 PCR egin zituzten, eta horietatik 1.164 positibo erregistratu zituzten (%7,5). Azken orduetan, adibidez, Gipuzkoan erregistratu dituzte kasu berri gehien (511), Bizkaian 510 atzeman zituzten, eta Araban 143. Horiei guztiei, EAEn bizi ez diren herritarren artean atzemandako 10 kasu gehitu behar zaizkie.
Hiru lurraldeetan ospitaleratuta daudenen kopuruak herenegungo berdina izaten jarraitzen du (405), baina ZIUn daudenena igo egin da; herenegun 74 zeuden ZIUn, eta atzo [urriak 27] 75 ziren.