Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ondarroak eta Mutrikuk intzidentzia maila altua daukate

Azken egunetako joera ikusita, bi herri horietan ari dira positibo kasu berri gehien erregistratzen. Dena dela, azken 24 orduetan Lea-Artibain eta Mutrikun 19 kasu berri erregistratu dituzte, eta gehien Lekeition atzeman dituzte: Lekeitio (8), Ondarroa (7), Mutriku (3) eta Markina-Xemein (1). Iñigo Urkullu Lehendakariak azpimarratu du Eguberriak desberdinak izango direla.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/11/20

Astelehenetik atzora [azaroak 16tik 19ra] arteko datuen irakurketa eginda, Lea-Artibai eta Mutriku mailan Ondarroa eta Mutriku dira intzidentzia maila altua edukitzen ari diren herriak. Lau egunetan, Mutrikun 18 kasu erregistratu ditzute, eta 15 Ondarroan. Gainerako herrietan, nahikoa apalago doaz kasu berrien erregistroak. Azken 24 orduetan, guztira 19 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: Lekeitio (8), Ondarroa (7), Mutriku (3) eta Markina-Xemein (1). Eta nahiz eta atzo [azaroak 19] kasu berri gehien Lekeition atzeman, aurreko egunetan kasu berrien intzidentzia Ondarroan eta Mutrikun baino baxuagoa izan da.

Horrela, beraz, Mutrikuk eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute; 100.000 biztanleko 956,13ko tasa dauka Mutrikuk, eta 690,04koa Lekeitiok. Ondarroak gune laranjan egoten jarraitzen badu ere, 465,66ko tasa dauka (herenegun erregistratutako tasa baino altuagoa), eta gune gorrian sartzeko mugan dago.

Atzora arteko datuekin, astelehenetik eguenera bitartean ondokoak dira kasu berri bat bera ere erregistratu ez duten herriak: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster eta Ziortza-Bolibar. Zerrendat horretatik kanpo geratu da Markina-Xemein, azken 24 orduetan kasu bat erregistratu dutelako.

Lurraldeka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [azaroak 19] egindako probetatik %6,5ek eman zuten positibo; azken egunetako ehunekorik baxuena erregistratu zuten atzo; kutsatuen kopuruak beheranzko joerari eusten dio. Ospitaleratutakoak ere, tantaka bada ere, gero eta gutxiago dira. Dena dela, azken 24 orduetan ZIUn daudenak gehitu egin dira (133 izatetik 135 izatera pasatu dira).

Iñigo Urkullu Lehendakariak irrati kate bati eskainitako elkarrizketan neurri murriztaileak indarrean mantentzearen beharra berretsi du, “latua geldiarazteko eta kutsaduren kupuru jaisteko”. Hain zuzen, atzo iluntzean [azaroak 19] jakinarazi zuten azaroaren 7an indarrean sartutako neurri murriztaileak beste bi astez mantenduko dituztela. Lehendakariak, gainera, erakunde guztiek abian jarriko duten sentsibilizazio kanpainaren premia berretsi du: “Bakoitzaren esku dago kutsatuen tasa ahalik eta arinen jaistea. Zenbat eta diziplina handiagoa eduki neurriak betetzeko orduan, neurri zorrotzagoak –erabateko konfinamendua, esaterako– saihestu ahalko ditugu”.

Gaineratu du ZIUetako oheen %35 COVID-19aren kutsatuekin beteta egoerarekin kezkatuta daudela. Eta Gabonei dagokienez, Eguberriak desberdinak izango direla azpimarratu du: “Harreman sozialei eutsi eta 6 lagunen burbuiletara mugatzeko ahalegina egin behar dugu”.

Erlazionatutako edukiaEusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak mantentzea erabaki du, “eraginkorrak izaten ari direlako”

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.