'Beste bat!' zirkuituak zazpi kontzertu dakartza Ondarroara
Zuzeneko arteen sektorea osatzen duten eragileen «kate osoa» bultzatzea eta kultur eszena «aktibatzea» du helburu egitasmoak. Ondarroako Beikozinik eskainiko dituen kontzertuetako sarrerak salgai daude; Izaroren eta Gatiburen kontzertuetako sarrerak agortu egin dira.
Abian da Beste bat! zuzeneko arteen zirkuitua. 2021eko otsailaren amaierara bitarte, 250 musika, antzerki, dantza eta zirku emanaldi hartuko dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 31 antzokik eta hamar aretok. Ondarroako Beikozinik, esaterako, zirkuitu horretako zazpi kontzertu eskainiko ditu. Emanaldi guztien %70 baino gehiago izango dira euskaraz. Zuzeneko arteen sektorea osatzen duten eragileen «kate osoa» bultzatzea eta kultur eszena «aktibatzea» du xede egitasmoak, sustatzaileek azaldu dutenez. Musika Bulegoak jarri du martxan, Euskadiko Antzokien Sarearekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du.
Ondarroako Beikozinik ondoko taldeen kontzertuak eskainiko ditu: Gatibu, Nøgen, Gari&Maldanbera, Izaro, Belako, Zetak eta Olatz Salvador. Eta horren berri emateaz batera, sarrerak Internet bidez salgai daudela ere jakinarazi zuen.
Kontzertuak:
- Abenduak 10 (eguena). Gatibu (19:00). Sarrerak agortuta.
- Abenduak 13 (domeka). Nøgen (19:00). Sarrerak agortuta.
- Abenduak 17 (eguena). Gari&Maldanbera (19:00). Prezioa: 12 euro.
- Urtarrilak 3 (domeka). Izaro (19:00). Sarrerak agortuta.
- Urtarrilak 8 (barikua). Belako (19:00). Sarrerak agortuta.
- Urtarrilak 14 (eguena). Zetak (19:00). Prezioa: 14 euro.
- Urtarrilak 31 (domeka). Olatz Salvador (19:00). Sarrerak agortuta.