Behatokiko zuzendariaren esanetan, eremu eta herri oso euskaldunetan kexak ugaritu dira koronabirusaren pandemiagatik, «informazioa gaztelaniaz jasotzen zutelako».
Euskararen Egunaren eta Euskaraldiaren harira, bertsolari baten iritzia jakin nahi izan dugu. Hemen Xabat Galletebeitia lekeitiarrak erantzundakoa.
Aztiren JUVENA kanpainaren arabera, antxoa gaztearen biomasa 230.000 tonakoa da Bizkaiko Golkoan; 2021eko arrantza kanpainarako arriskurik ez dute aurreikusten adituek.
Hego Euskal Herriko beste hainbat herritan modura, Toledoko Itunaren ondorioen aurkako manifestazioa egingo dute Ondarroan ere. Deialdi berezia egin diete gazteenei.
Abenduaren 2an jokatuko da finala Bilboko BBK aretoan. Gonbidapenak Bertsozale Elkartearen atarian daude eskura.
Atzelari mutrikuarrak datorren astean debutatuko du. Bi hilabeteko kontratua sinatu du. Markina-Xemeingo Goitia anaiak ere ariko dira Miamin.
Gaur eta bihar [azaroak 26-27] ari dira baheketa masiboa egiten Ondarroan. Esan dutenez, goizean 500 herritar baino gehiago hurreratu dira proba egitera. "Baheketa arrakastatsua izateko, proba egitera deituta daudenen %70ek parte hartu behar du". Guztira, Berriatuan eta Ondarroan bizi diren 13-40 urte bitarteko 2.585 herritar daude proba egitera deituta.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 21:05ean jaso dute sutearen abisua. Ondarroako Udalak 22:27an jakinarazi du suhiltzaileek sua itzali dutela baina eremua zaintzen geratuko direla.
Zuzeneko arteen sektorea osatzen duten eragileen «kate osoa» bultzatzea eta kultur eszena «aktibatzea» du helburu egitasmoak. Ondarroako Beikozinik eskainiko dituen kontzertuetako sarrerak salgai daude; Izaroren eta Gatiburen kontzertuetako sarrerak agortu egin dira.