Mutrikuko Udalak 'Herri botia' Gabonetako kanpaina abiarazi du, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatu eta bultzatzeko asmoarekin. Martitzenean abiaraziko dute kanpaina.
Barre Algaraka bakarrizketa saioa eskainiko dute bost aktore ondarrutarrek, abenduaren 20an; bi saio eskainiko dituzte. Bestetik, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizuna ('Amaren Intxaurrak') ere abenduan izango da, eta ez urtarrilean. Sarrerak eta gonbidapenak Turismo Bulegoan hartu behar dira, martitzenetik domekara, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Amaierako jaialdiagaz gainera, sari banaketa eta sarituen filmak ikusteko aukera eskainiko du 19:30ean hasiko den ekitaldiak.
Abenduaren 5etik 8ra egongo dira antzezlanak, 18:00etan, kiroldegian. Sarrerak Turismo Bulegoan eta Mutrikuko Udalaren webgunean egongo dira salgai, asteleheneko [azaroak 30] 10:00etatik aurrera; herritar bakoitzak gehienez ere bi sarrera erosi ahalko ditu.
'Itsasoan galdutakoei omenaldia' horma-irudiari falta zaion azken elementua aukeratzeko aukera dago. Iritziak lana egin duen Lian artistaren sare sozialetan jasoko dituzte, abenduaren 6a baino lehen.
Atzo [azaroak 26] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Ondarroa (4), Mutriku (2) eta Lekeitio (1). Mutrikuk eta Ondarroak gune gorrian egoten jarraitzen dute, 100.000 biztanleko 562,43ko eta 512,22ko tasarekin, hurrenez hurren. Lekeitiok gune laranjan egoten jarraitzen du.
Sahela elkarteak egin du deialdia gaur [azaroak 27] arratsalderako.