Azken orduetan 7 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Atzo [azaroak 26] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Ondarroa (4), Mutriku (2) eta Lekeitio (1). Mutrikuk eta Ondarroak gune gorrian egoten jarraitzen dute, 100.000 biztanleko 562,43ko eta 512,22ko tasarekin, hurrenez hurren. Lekeitiok gune laranjan egoten jarraitzen du.
Azken 24 orduetan egindako probetan COVID-19arekin kutsatutako 7 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: Ondarroa (4), Mutriku (2) eta Lekeitio (1). Datu horiekin, Mutrikuk eta Ondarroak gune gorrian egoten jarraitzen dute; 100.000 biztanleko 562,43ko eta 512,22ko tasarekin, hurrenez hurren. Lekeitiok, aldiz, gune laranjan jarraitzen du, 358,82ko tasarekin.
Bestalde, Ondarroako baheketa masiboaren inguruko emaitzak datorren astean jakinaraziko dituztela esan dute, beste herri batzuetan egindako baheketa masiboaren emaitzekin batera.
Aipatzekoa da Lea-Artibai eta Mutriku mailan joan den astetik atzora arte kasu berririk erregistratu ez duten herrien zerrenda: Amoroto, Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster eta Ziortza-Bolibar.
Bestalde, berriro gogorarazi dute baheketa masiboan parte hartzearen garrantzia. Izan ere, horri esker asintomatikoak atzematen dituzte.
Lurraldeka. Araba, Bizkai eta Gipuzkoari dagokionez, intzidentzia maila “nabarmen” ari dela jaisten esan dute; egindako proben artean, %5,6 dira positiboak, eta joan den astean %8tik gorakoa zen datua. Dena dela, ospitaleratuta daudenen kopurua ez doa erritmo berean jaisten. Atzora arte [azaroak 26], COVID-19aren ondorioz 416 pertsona zeuden hiru lurraldeetako ospitaleetan, eta horietatik 132 ZIUn zeuden.