Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

2021eko udal aurrekontuei ekarpenak egiteko tartea zabalik daukate lekeitiarrek

Lekeitioko Udalak 2021eko aurrekontuen inguruan herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko prozesua zabaldu du aurten ere. Parte hartze orri bat bete eta udal bulegoetan aurkeztu behar da.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/12/01
Lekeitioko Udala hasi da 2021 urteko aurrekontuak diseinatzen, eta herritarren lehentasunak ezagutzeko parte hartze prozesu bat jarri du martxan. Horretarako, herritarrek Udaletik aldizkariagaz batera etxeetan jaso duten partehartze orria bete eta udaletxean, kultur etxean edo kiroldegian aurkeztu dezakete. Udalaren webgunean ere aurkitu daiteke parte hartze orria.
 
Udalak azaldu duenez, COVID-19 pandemiak eragin handia eduki du 2020an, osasun eta krisi ekonomiko egoera larria ekarriz, eta aurrekontuetan ere nabaritu da eragin hori. “Inbertsio eta programa batzuk atzeratu behar izan dira lekeitiarren oinarrizko beharrizanei erantzuna emateko, eta 2021 urtea ere ez da ekonomikoki askoz hobea izango”. Hori dela eta, udaleko aurrekontuetan lehentasunak zehaztu beharko direla esan dute: “egoera honi aurre egiteko eta, nola ez, inor atzean ez uzteko”.

Egoera ekonomikoa. 2020 urterako aurreikusita zeukaten aurrekontua 8.559.151 eurokoa zen, baina pandemiak eragindako krisiaren ondorioz udalaren diru sarrerak ere murriztu egin direla argitu dute. “Guztira, udalak Bizkaiko Foru Aldunditik jasotzen duen dirutik 935.000 euro gutxiago hartu ditu, eta udalak kudeatzen dituen beste tasa eta zergek izandako beherakada 237.000 eurokoa izan da. Ondorioz, Udalak guztira 1.172.000 euro gutxiago izan du 2020 urtean”.

Bestalde, pandemiaren eraginez, beste gastu batzuk sortu direla zehaztu dute: gizarte larrialdietarako diru-laguntzak, Gurutz Gorriarekin hitzarmena, diru laguntzak merkataritza eta ostalaritzari, bonu dendak, garbiketa bereziak kaleetan, eskoletan eta udal instalakuntzetan, udalak kontratatuta dituen enpresen kostuak, gizarte zerbitzuetako eta udaltzain lanetarako errefortzuak, herritarrentzako arreta zerbitzu berria Barandiaran aretoan kokatzeko baliabideak eta abar. Hori guztiori aurrera eramateko 250.000 euro gehiago behar izan dituztela jakinarazi dute.

Datorren urteko aurrekontuaren lehentasunak politika sozialak, garapen ekonomikoa eta herriko ekonomia suspertzea izan behar direla dio udalak, baina herritarren lehentasunak ere jakiteko, euren proposamenak bidaltzeko eskaria luzatu diete.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.