Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurten ere badago Kontzezioko Bertso Jaialdia Markina-Xemeinen

Sarrerak agortuta daudela jakitera eman dute antolatzaileek. Punta-puntako sei bertsolarik egingo dute kantuan.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/12/01

Kontzezioko Bertso Jaialdiak ez du hutsik egingo aurten ere. Jaialdiagaz aurrera egitea erabaki dute Amaiur elkartekoek, eta urtero modura sei bertsolari aterako dira Markina-Xemeingo frontoi nagusiko oholtzara: Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Miren Amuriza.

Bertsolari guztiek ezagutzen dute Kontzezioko jaialdia. Batzuk gehiago beste batzuk gutxiago, denak egonda daude Markina-Xemeingo jaialdian. Egañak esate baterako urte pila daramatza Kontzezioan kantuan. Are gehiago, gai jartzaile lanetan ere aritu izan da, eta bi omenaldi ere egin dizkiote bere baitan Zarauzko bertsolariari. Lujanbio ere sarritan egon da, bai eta Iturriaga ere, eta azken urteetan Arzallus ere ez da falta izan. Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak ere errepikatu egingo dute. Debuta egingo duen bakarra, beraz, Maite Berriozabal gai jartzailea izango da.

Berriztarra 16 urtegaz hasi zen bertso munduan gai jartzaile lanetan; eta ordutik, BBK sariketan, Bizkaiko bertsolari txapelketan eta beste hainbat plazako saioetan aritu izan da lan horretan.

Sarrerak. Saio handiekin gozatu ahal izan dituzte bertsozaleek Uni pilotalekuko frontoiko harmailetan jarrita. Urtero bete beterik egoten dira harmailak, aurten, berriz, lekuak mugatuta egongo dira COVID-19 pandemiaren aurreko segurtasun neurriak betez. Hori dela eta, sarrerak aldez aurretik eskuratu behar izan dira, baina antolatzaileek jakitera eman dutenez, agortu dira denak.

Aldaketa bakar hori izango du jaialdiak. Ordua urteroko bera izango da; 17:30ean hasiko da Kontzezioko Bertso Jaialdia, eta berogailua ere egongo da saioa goxo-goxo jarraitu ahal izateko. Eta, urtero modura, bertsozaleak asetzea izango du helburu, jaialdi handi bat eskainiz.

Bertan egunean, 16:00etan zabalduko dituzte ateak, pixkanaka-pixkanaka frontoiko lekuak betetzen joateko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.