Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mendexan egingo duten 'Txiki handia zara' emanaldirako sarrerak erreserbatu egin behar dira

Ikuskizuna abenduaren 13an eskainiko dute, frontoian. Sarrerak udaletxean erreserbatu behar dira. Goi-Alde Mendexako 3. Adinekoen Elkarteak belaunaldien arteko harremanak sendotzeko helburuagaz antolatu du ekitaldia.

Aintzina Monasterio Maguregi
Mendexa
2020/12/01

Txiki handia zara emanaldi magikoa egingo dute abenduaren 13an [domeka], Mendexako frontoian. Doako ekitaldia bada ere, sarrerak udalean erreserbatu behar dira. Telefonoz erreserbatzeko 94-684 21 06 zenbakira deitu behar da.

Aste honetan [azaroaren 30etik abenduaren 4ra] mendexarrek erreserbatu behar dituzte sarrerak, eta lekurik geratuz gero, datorren astean udalerrikoak ez direnek. Izan ere, aforo mugatua daukate; frontoian gehienez 102 pertsona sartu ahalko dira.

Mendexan bizi den Iñigito Txapelpunk artista, abeslari eta musikariak argitaratu berri duen Euskal Herri Magikoa bildumaren Gabonetako Ipuinak lehen liburu musikatuagaz gozatuko dute bertaratzen direnek, eta liburuak sinatzen ere ariko da. Iñigitogaz batera egongo da Andrea Covadonga aktorea. Ezustekoren bat ere egongo dela aurreratu dute.

Belaunaldien arteko harremanak sendotzeko eta bultzatzeko helburuagaz, Goi-Alde Mendexako 3. Adinekoen Elkarteak antolatu du, udalaren laguntzagaz. “Iazko abenduan talo tailerra egin genuen eta jende pila bat etorri zen. Aurten halakorik egin ezin denez, ekitaldi hau egitea pentsatu genuen. Bizi dugun egoera nahikoa tristea da, eta poztasun apur bat behar dugu. Herrian giro pixka bat egoteko ondo etortzen dira halako gauzak”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.