Espainiako Gobernuak akordioa hitzartu du autonomia erkidegoetako osasun agintariekin egin duen bileran. Abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira indarrean gaur adostu dituzten neurriak. Dena dela, horien inguruko xehetasunak emango ditu IƱigo Urkullu lehendakariak abenduaren 10ean.
El Drogas musikari ezagunari buruzko dokumentala eta lau kontzertu eskainiko dituzte abenduaren 13tik 20ra Mutrikun. Sarrerak barikuan ipiniko dituzte eskuragarri, udalaren web atarian.
Euskal kantugintzako hainbat klasiko jazz giroetara moldatzen ditu 'Folketik Jazzera Ensemble' disko berrian. Gaur [abenduak 2] goizean egin du aurkezpena Bilbon.
Abenduak 12ra arte eraman daitezke zerrendak Loirats mertzeriara.
Azken 24 orduetan Lea-Artibai eta Mutrikun kasu berrien intzidentzia maila jaitsi egin da. Hala, Lekeitio 100.000 biztanleko 289,82ko tasa edukitzera pasatu da; 300 azpitik dagoenez, gune laranjatik horira pasatu da. Oro har, atzo [abenduak 1] 3 kasu berri erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun.
Bide batez, auzorako sarrera eta irteera hobetuko duen irlatxoa ere egiten ari dira.