Intzidentzia maila jaitsita, Lekeitio gune horira pasatu da
Azken 24 orduetan Lea-Artibai eta Mutrikun kasu berrien intzidentzia maila jaitsi egin da. Hala, Lekeitio 100.000 biztanleko 289,82ko tasa edukitzera pasatu da; 300 azpitik dagoenez, gune laranjatik horira pasatu da. Oro har, atzo [abenduak 1] 3 kasu berri erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun.
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako kasu berrien intzidentzia maila jaitsi egin da Lea-Artibai eta Mutrikun. Guztira atzo [abenduak 1] 3 kasu berri erregistratu zituzten: 2 Ondarroan eta 1 Mutrikun. Gainontzeko herrietan ez zuten kasu berririk erregistratu. Horren ondorioz, Lekeitio 100.000 biztanleko 289,82ko intzidentzia metatua edukitzera pasa da. Eta tasa 300 azpitik dagoenez, gune laranjatik gune horira pasatu da.
Mutrikuk gune laranjan egoten jarraitzen du, baina intzidentzia tasak behera egin du; 337,46ko tasan kokatu da, herenegun baino ia hamar puntu gutxiago. Ondarroan ere behera egin du tasak, baina 500etik gorakoa izaten jarraitzen duenez, herriak gune gorrian egoten jarraitzen du; 570,43ko tasa dauka Ondarroak.