Iparraldeko Txapelketa ere irabazi du Cristian Rodriguez motoziklista lekeitiarrak
Aste honetan eman dituzte jakitera emaitza ofizialak. "Pozik" agertu da lekeitiarra.
Beste garaipen bat gehitu du bere aurtengo zerrendara Cristian Rodriguez Iglesias motoziklista lekeitiarrak. Iparraldeko Txapelketa (Zona Norte) ere irabazi du. Aste honetan jakinarazi dituzte emaitza ofizialak eta “pozik” hartu du berria.
Aurten Los Arcosen (Nafarroa) lehiatu dira Iparraldeko txapelketako lasterketa bi eta bestea, Cartagenan (Murtzia); hirurak irailetik aurrera. Lehenengoan laugarren postuan geratu zen Rodriguez, bigarren lasterketan hirugarren egin zuen, eta hirugarrenean podiumaren gorenera igo zen. Horrela, nahikoa puntu eskuratu ditu Motor Klasikoen kategoriako Iparraldeko Txapelketa irabazteko.
“Urte baten hiru txapelketa irabaztea ez da ohikoa. Baterako prestatu ahal zara, ahaleginak horretara jarrita, baina hiru batera lortzea ez dakit berriro lortu ahalko dudan”, dio lekeitiarrak. Izan ere, Iparraldeko Txapelketagaz gainera Euskal Herriko Txapelketa eta Espainiako Txapelketak ere irabazi ditu aurten.