Aitor Gandiaga omendu du Gernika Futbol Taldeak
Urtarrilaren 3an auto istripuan hil zen markina-xemeindar futbol jokalari gaztea omendu dute, Gernika-Lumon.
Urtarrilaren 3an auto istripuan hil zen Gernika Clubeko Aitor Gandiaga markina-xemeindarrari omenaldia egin zioten zapatuan [urtarrilak 16], Urbietan. Bere argazkiagaz bandera handi bat jarri zuten zelaian, eta gernikako lagun talde batek lore eskaintza egin zion partidua hasi aurretik. Omenaldia borobiltzeko bere taldekideek garaipena eskaini zioten Gandiagari; Gernikak 2-0 irabazi zion Tolosari.