Zirku ikuskizuna eta Apalatxe taldearen kontzertua egingo dituzte zapatuan [urtarrilak 23]. Ekintza bietarako ezinbestekoa da aste honetan udaletxean (goizetan) edo liburutegian (arratsaldeetan) izena ematea.
Zamudion dagoen kooperatibako langileek urte eta erdi daramate greba mugagabean. Kooperatibako bazkide diren farmazien aurrean ari dira protestak egiten.
Tamaina oso handiko ugaztunenak diruditen atzaparkada marka handiak eta gizaki baten garezur bat aurkitu dituzte MG-012 kodeagaz katalogatutako haitzuloan.
Lekeitiok eta Markina-Xemeinek itxita egoten jarraituko dute, eta azken orduetan Ziortza-Bolibar ere eremu gorrian sartu da. Ondorioz, azken hori ere itxita egongo da, gutxienez barikura arte [urtarrilak 22]. Azken hiru egunetan 36 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun.
Mendi Eskiko Euskal Selekzioagaz Espainiako Txapelketaren banakakoan eta taldekako errelebokoan brontzezko dominak lortu ditu mendexarrak.
Bengoetxeak Ondarroako Udalak kirol arloko gairen bati buruzko ikerketa egiteko eskaintzen duen beka hirugarrenez lortu du. Sei hilabeteko epea edukiko du gaiari buruzko proiektua osatzeko.
Itxita dauden bitartean ez dituzte udal tributuak ordaindu beharko, eta ateak irekitzen dituztenean ere erraztasunak izango dituztela ere iragarri du udalak.
Zer immunitate dakar txertoak? Noiz hasten da efektua egiten? Zehazki, zer eragozten du txertoak? Txertaketa kanpainak hainbat galdera sortu ditu, eta horietako batzuei erantzun die BERRIAk, Paco Borrego immunologoaren laguntzarekin.
Taldeak Usotegiko ortuan jasotako 300 kilo barazki banatu zituen iaz. Aurten iazko marka gainditu nahi dutela diote. Elikagaien Bankuari eman dizkiote urteko lehen barazkiak.
Urtarrilaren 3an auto istripuan hil zen markina-xemeindar futbol jokalari gaztea omendu dute, Gernika-Lumon.
Udalak esan du 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteentzako maskarak herriko ikastetxeetan banatutako dituztela, eta gainontzeko herritarrei etxeetan banatuko dizkietela. Banaketa egiteko erroldako datuetan oinarritu dira.
Egoeraz kezkatuta, Mutrikuko Udalari neurriak hartzeko eskatu dio Eguzki talde ekologistak.