Maskara berrerabilgarriak banatuko dituzte Markina-Xemeinen
Udalak esan du 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteentzako maskarak herriko ikastetxeetan banatutako dituztela, eta gainontzeko herritarrei etxeetan banatuko dizkietela. Banaketa egiteko erroldako datuetan oinarritu dira.
Markina-Xemeingo Udalak esan du 6 urtetik aurrerako herritar guztiei maskara berrerabilgarriak banatuko dizkietela. “Markina-Xemein eremu gorrian den honetan,eta kutsatze arriskua altua denez, COVID-19aren aurrean segurtasun neurriak betetzea inoiz baino garrantzitsuagoa da”
Esan dutenez, maskarak banatzen hasi dira, eta datozen egunetan ere horretan ariko direla gaineratu dute. “Udalak erroldako datuak hartu ditukontuan adinaren araberako herritarren sailkapena egin eta banaketa antolatzeko”. Zehaztu dutenez, 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteentzako maskarak herriko ikastetxeetan banatutako dituzte.
Adin horretatik gorakoentzako maskarak, ostera, etxez etxe banatuko ditzte. “Erroldaren arabera bakarrik bizi diren herritarrei maskara bana banatuko zaie. Gainontzeko etxeetara bi maskara bidaliko dira. Etxe berean bi pertsona baino gehiago bizi badira, maskara jaso ez dutenek udaletxeko Berton bulegoan jaso ahal izango dute maskara bat, urtarrilaren 25etik aurrera (08:15etatik 14:30era), eta beti ere agortzen direnera arte”.
Azaldu dute maskarak homologatutakoa direla, eta 57 garbialdi irauten dutela. Bi koloretako maskarak dira banatuko dituztena: berdeak (6-10 urte bitarteko umeentzat) eta beltzak (11 urtetik gorakoentzat). “Beltzen barruan, tamaina biko maskarak daude: 11-14 urteko bitartekoenak eta 14 urtetik gorakoenak”.