Otsailaren 15era atzeratu dute Markina-Xemeinen eskaintzekoa zen 'Kotondarrak' emanaldia
Une honetan Markina-Xemein gune gorrian dagoela-eta, antzezlana atzeratzea egokiagoa dela erabaki dute antolatzaileek.
Zapatuan [urtarrilak 23] Uni frontoian egotekoa zen Kotondarrak txotxongilo antzerkiaren emanaldia atzeratu egin dute. Markina-Xemein COVID-19ak eragin altua daukaten herrien artean dago, eremu gorrian, eta beraz, antzezlana atzeratzea egokiagoa dela erabaki dute antolatzaileek, Uhagon Kultur Elkarteak eta Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak.
Datozen asteetan osasun egoerak hoberantz egingo duelakoan, Anita Maravillas taldearen ikuskizuna otsailaren 15ean eskaintzea erabaki dute. Ordua zehazteko daukate oraindik, baina, sarrerak otsailaren 8tik aurrera egongo dira salgai udaletxeko harrerako kutxazainean.