Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Munitibar eta Gizaburuaga ere itxi egingo dituzte, gutxienez martitzenera arte

Markina-Xemeinek, Lekeitiok eta Ziortza-Bolibarrek eremu gorrian egoten jarraitzen dute, eta, ondorioz, Munitibarrek eta Gizaburuagak bezala, perimetralki itxita egoten jarraituko dute. Azken orduetan 34 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun. Kasu berri gehien Markina-Xemeinen eta Mutrikun erregistratu dituzte.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/01/21

Gaur arte itxita egon diren Lea-Artibaiko herriei beste bi gehitu zaizkie: Gizaburuaga eta Munitibar. Gizaburuagak 1.500eko intzidentzia tasa dauka, eta Munitibarrek 1.965,07koa. Munitibarren, gainera, azken orduetan 600 puntu igo da intzidentzia tasa, hiru kasu berri erregistratu dituztelako. Jaurlaritzak gaur [urtarrilak 21] argitaratu duen txosten epidemiologikoak berretsi du Markina-Xemeinek, Lekeitiok eta Ziortza-Bolibarrek eremu gorrian egoten jarraitzen dutela; azken egunetan Markina-Xemeingo intzidentzia tasa nabarmen ari da igotzen. Bide beretik, azken egunetan Mutrikuko tasak eduki duen goranzko joera nabarmena ere aipatzekoa da.

Beraz, lehendik ere perimetralki itxita zeuden herriak kontuan hartuta, bihartik aurrera [urtarrilak22] 5 dira Lea-Artibain eremu gorrian dauden herriak: Lekeitio, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar, Munitibar eta Gizaburuaga. Perimetralki itxita egoteaz gain, herri horietako ostalaritza establezimenduak ere itxita egon beharko dute, gutxienez martitzenera arte. Izan ere, Jaurlaritzak astelehenean [urtarrilak 25] argitaratuko du txosten berria, eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Gainera, gogorarazi behar da Jaurlaritzak gune gorrian dauden herrientzako ezarritako neurri bereziez gain, Lekeitiok eta Markina-Xemeinen neurri murriztaileagoak dituztela indarrean.

Kutsatu berriak. Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako 34 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 12 Markina-Xemeinen, 6 Mutrikun, 4 Lekeition, hiruna Munitibarren, Ondarroan eta Ziortza-Bolibarren, eta bana Amoroton, Mendexan eta Gizaburuagan.

Momentuz, ondokoa da herriz herriko intzidentzia tasa:

  • Amoroto: 481,93
  • Aulesti: 0
  • Berriatua: 238,66
  • Etxebarria: 402,68
  • Gizaburuaga: 1.500
  • Ispaster: 134,41
  • Lekeitio: 802,55
  • Markina-Xemein: 1.213,93 (azken orduetan ia 200 puntu igo da)
  • Mendexa: 0
  • Munitibar: 1.965,07 (azken orduetan ia 600 puntu igo da)
  • Mutriku: 432,82 (azken orduetan ia 100 puntu igo da)
  • Ondarroa: 338,51
  • Ziortza-Bolibar: 2.050,11 (azken orduetan ia 700 puntu igo da)

Hemen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gune gorrian dauden herrien zerrenda:

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.