Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ostalariei laguntzeko diru laguntza berriak emango ditu Markina-Xemeingo Udalak

Gutxienez 12.650 euroko diru laguntza zuzena emango dutela aurreratu dute. Establezimenduen terrazetako inbertsioak ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea luzatu egin dute.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/01/21

Markina-Xemein eremu gorrian sartu dela eta, herriko taberna eta jatetxeak itxi egin behar izan dira berriro ere, eramateko zerbitzua eskaintzeko aukera besterik ez daukatelarik. Egoera horren aurrean, Markina-Xemeingo Udalak ostalaritza sektoreari laguntzeko neurri berriak onartu ditu.

Alde batetik, zuzeneko diru laguntzak emango dituzte Lea-Artibai Garapen Agentziaren bidez. Jakitera eman dutenez, gehienez hileko 550 euroko diru laguntza emango zaie hile osoa itxita duten establezimenduei. Itxialdia hilabete baino gutxiagokoa denean, berriz, laguntzaren zenbatekoa itxita egon diren egunen arabera kalkulatuko da.

Konfinamenduan itxita egon ziren negozioentzat ere laguntzak eman zituen Markina-Xemeingo Udalak. 20 ostalariren artean 11.000 euro banatu zituztela esan dute. “Horrez gain, Udalak beste 12.650 euro eman zituen azaroaren 6ko dekretuaren eraginez euren jarduera eten behar izan duten herriko 23 ostalarientzat. Hirugarren deialdi honetan ere gutxienez 12.650 euro emango direla aurreikusten da. Aurrera begira, ostalaritzaren sektoreari laguntzen jarraitzea eta deialdi berriak aktibatzea da udalaren asmoa”, azaldu dute.

Horrez gain, bestelako laguntza batzuk ere abiarazi dituzte. Besteak beste, terrazei Bide Publikoaren Okupazio Tasan %50eko hobaria 2021eko maiatzera arte luzatzea onartu dute, eta Markina-Xemein gune gorrian den bitartean, zabor eta estolderiagatik ordaintzen den zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira ostalariak.

Ostalaritza establezimenduen terrazetako inbertsioak finantzatzeko ere diru kopuru bat onartu dute,  27.441,92 eurokoa hain zuzen ere. Horren bidez, establezimenduek egindako material erosketa edo inbertsioaren %60ra arte diruz lagunduko dute, 1.000 euro gehienez, baina eskaera kopuruaren arabera laguntza handiagoak jaso ahal izango direla argitu dute. “Partida hori osorik banatuko du udalak eskatzaileen artean, beti ere gain finantzaziorik ez badago”.

Diru laguntza hori eskatzeko epea luzatu egin dute otsailaren 26ra arte. Eskaerak udalaren helbide elektronikora idatzita egin daitezke edo aurrez-aurre aurkeztu daitezke udaletxeko Berton bulegoan. Deialdia, oinarriak eta inbertsio ereduak udalaren webgunean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.