Amaitzear daude Markina-Xemeingo frontoian eta kultur aretoan gas galdarak jartzeko lanak
Lan horien kostua 89.651,47 eurokoa izango da guztira, baina diru laguntza bat jaso du udalak.
Aste honetan amaituko ditu Markina-Xemeingo Udalak frontoian eta kultur aretoan gas galdarak jartzeko lanak. Joan den astean hasi ziren lanekin, eta jakitera eman dutenez, kultur aretokoa jarrita daukate. Horrela, frontoiko lanekin ari dira eta aste honetan amaitzea da asmoa.
Lan horien kostua 89.651,47 eurokoa izango da guztira: frontoikoa 44.403,33 euro eta kultur aretokoa 29.688,78 euro. Lanak aurrera eramateko, baina, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du udalak. Lanen kostu osoaren %60koa da diru laguntza, 64.011,13 euro jaso dituzte, hain zuzen ere.