Azken orduetan 21 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: 7 Markina-Xemeinen, 4 Berriatuan, 4 Lekeition, 2 Mendexan, 2 Ondarroan eta bana Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren. Gaurko [urtarrilak 27] txosten epidemiologikoaren arabera, Berriatua eta Mendexa ere eremu gorrian sartu dira.
Azken orduetan COVID-19arekin kutsatutako 21 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 7 Markina-Xemeinen, 4 Berriatuan, 4 Lekeition, 2 Mendexan, 2 Ondarroan eta bana Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren. Aipatzekoa da Berriatuan eta Mendexan erregistratutako kasu berriak direla eta, bi herriek 500eko tasa gainditu dutela; gune gorrian daude. Beraz, aldaketarik ezean, egueneko [urtarrilak 28] txosten epidemiologikoan ere gune gorrian egongo lirateke, eta, ondorioz, barikutik [urtarrilak 29] aurrera bi herri horietako ostalaritza establezimenduak ere itxi egin beharko dituzte.
Gaur gaurkoz, ondokoa da herriz herriko intzidentzia tasa:
- Amoroto: 481,93
- Aulesti: 149,70
- Berriatua: 715,99
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 3.000
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 1.148,47
- Markina-Xemein: 1.611,94
- Mendexa: 635,59
- Munitibar: 1.310,04
- Mutriku: 432,82
- Ondarroa: 291,82
- Ziortza-Bolibar: 2.277,90
Azken asteetan modura, Eusko Jaurlaritzak bihar [eguena, urtarrilak 28] argitaratuko du herriz herriko intzidentzia tasa eguneratua. Eta orduan jakingo da zein herritako ostalaritza establezimenduek itxi beharko duten barikutik aurrera. Momentuz, gaur gaurkoz, Lea-Artibain ondoko herriak daude egoera horretan: Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar, Gizaburuaga eta Ziortza-Bolibar.