Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Nahia Quincocesek Munduko Koparen 3. proba lehiatuko du

Frantzian dago mendexarra. Barikuan (otsailak 5) bakarkako lasterketa daukate, eta zapatuan (otsailak 6) esprinta.

mendiko eskia
Aintzina Monasterio Maguregi
Mendexa
2021/02/04

Nahia Quincoces Flainen (Frantzia) dago Munduko Koparen 3. proba lehiatzeko. Grand Massif de Flaine proba lehiatuko dute barikuan eta zapatuan [otsailak 5 eta 6]. Banakako lasterketa daukate bihar, eta zapatuan, berriz, esprinta.

Elurra “hain tekniko egonda”, jaitsierek aldea markatuko dutela uste du. Izan ere, mendexarra eguaztenean heldu zen Flainera, eta elurra oso astun dagoela azaldu du: “Elur asko egin zuen, baina gero euri asko. Elurra oso astun dago, eta jaisteko nahikoa gaitza izaten da. Jaisten ondo dakienak asko irabazi ahal du. Gaineko geruza eguzkiak asko berotzen duenean, eta gauean izozten denean, gainean geruzar gogor bat sortzen da, eta hor eskiatzea oso gaitza da. Arrisku hori dago, eta ea ez den hori gertatzen”.

Aurreko lasterketetan baino hobeto sentitzea espero du. Azken asteetan ondo entrenatzen ibili da, eta egindako lanak bere fruitua ematen duen ikusi nahi du. Entrenamenduetako sentsazio onak bi egun hauetan islatzea: “Gustura ibili naiz entrenatzen, eta ea horren fruituak hartzen ditudan”.

Espainiako selekziotik, senior kategorian, hiru emakumek eta bost gizonezkok parte hartuko dute. Hain zuzen, horietako batzuk aurreko astean Verbier (Suitza) lehiatu zuten Munduko Koparen 2. proba.

Euskal Herriko Kopa bertan behera. Euskal Mendizale federazioak 2021eko Euskadiko Mendiko Eskiko Koparen antolaketa bertan behera uztea erabaki du, pandermiaren bilakaeragatik. “Gaur egun, EMF-FVMk ez du bermerik ikusten 2021ean Kopa baten garapen normala bermatuko duten gutxieneko eski proba kopuru bat egiteko, eta ez die ziurgabetasun gehiago gehitu nahi jokoan dauden aldagaiei”, adierazi dute federazioaren arduradunek.

Zehaztu dute elkarlanean jarraituko dutela antolatzaileekin, pandemiaren bilakaeraren arabera, unean uneko probak aurrera ateratzen saiatzeko.

Mendexar mendi eskiatzaileak esan du berria “penaz” hartu dutela, baina espero zutela: “Jendea ezin denez mugitu bere herritik entrenatzeko eta lehiatzeko, ikara hori genuekan. Lasterketarik politenak eta ezagunak direnak, jende asko batzen direnak bertan behera geratzen ari dira, eta pena da. Momentuz open gutxi daude martxan segitzen dutenak”.

Gaur gaurkoz, Munduko Kopako probak eta martxoaren 2tik 6ra Andorran lehiatuko dituzten Munduko Txapelketak ditu begiz jota, eta horietan parte hartzeko esperantza dauka.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.