Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aurten ere ez da egingo Oporrak Bakean programa

Iaz gertatu modura, osasun larrialdia dela-eta aurten ere programa bertan behera uztea erabaki dute, "pena handiz".

2017ko Oporrak Bakean programan parte hartu eta Ondarroara etorri ziren ume sahararrei ongietorria emateko ekitaldia. Argazkia: Yaalah Elkartea
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/08

Espainiar estatuko saharar delegaritzak jakinarazi duenez, aurten ere ez da egingo haur sahararrak uda Euskal Herrian igarotzeko Oporrak Bakean programa. Esan dutenez, osasun larrialdia da bigarren urtez programa bertan behera uzteko arrazoia. “Pena handiz, baina osasun egoerak eskatzen duen beharrezko neurria da”, esan dute Yaalah Ondarroako Saharar herriaren aldeko elkarteko kideek.

Oporrak bakean 1976az geroztik urtero burutzen den elkartasun proiektu erraldoia da. “Tindufeko (Algeria) saharar errefuxiatuen kanpalekuan bizi diren adin tarte jakin bateko haurrei, uda hobe bat igarotzeko aukera ematen die programak. Hala, Euskal Herrira ehunka haur etorri izan dira urtero harrera familietara edo aterpetxeetara”. Besteak beste, ondoko helburuak ditu programak: desertuko egoera gogorra saihestea, ume sahararrei elikadura egokia bermatzea, kultura trukaketa bultzatzea, hizkuntza ikastea eta bi herrien arteko elkartasun lotura indartzea.

“Proiektu hau egin ez izan beharra litzateke gure nahi handiena, eta udan gu joan beraien herri askera bisitan. Bitartean ondoan izango gaituzue! Aurten ere faltan botako zaituztegu!”, esan dute Ondarroako elkarteko kideek.

Saharar delegaritzak azpimarratu du programak bizirik jarraitzeko hartutako konpromisoak bere horretan jarraitzea espero duela. “Espero dugu bizi dugun egoera hau ahalik eta arinen konpontzea eta gure ohiko jarduerari berrekitea. Alegia, herrialde sahararraren aldeko ekintzak egiten jarraitzea”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.