Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeitio gune gorritik atera da, intzidentzia tasa 300 puntu baino gehiago jaitsi ondoren

Markina-Xemeinek eta Etxebarriak gune gorrian egoten jarraitzen dute, nahiz eta intzidentzia tasa nabarmen jaitsi duten; Markina-Xemeinek 537,31koa dauka. Beraz, joera mantenduz gero, litekeena da eguenean gune gorrien zerrendatik kanpo geratzea. Azken hiru egunetan 17 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/08

Orokorrean intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du Lea-Artibai eta Mutrikun ere. Lekeitioko tasa, esaterako, 300 puntu baino gehiago jaitsi da azken hiru egunetan eta 400 inguruan kokatu da. Ondorioz, Lekeitio gune gorritik kanpo geratu da; ia hilabete egin ditu gune gorrian (urtarrilaren 14an sartu zen). Markina-Xemeinek eta Etxebarriak gune gorrian egoten jarraitzen dute. Aipagarria da Markina-Xemeingo intzidentzia tasak ere azken hiru egunetan eduki duen beheradaka; 300 puntu baino gehiago jaitsi da, eta ia-ia gune gorritik kanpo geratu da.

Azken egunetako joera mantenduz gero, litekeena da egunean [otsailak 11] Markina-Xemein eta Etxebarria gune gorritik kanpo geratzea. Hori gertatuko balitz, Lea-Artibai eta Mutriku mailan ez legoke herri bakar bat ere eremu gorrian. Azken orduetan bakarrik Amorotoko intzidentzia tasa igo da, domekan [otsailak 7] bi kasu erregistratu zituztelako.

Gaur gaurkoz, ondokoa da herriz herriko intzidentzia tasa:

  • Amoroto: 722,89
  • Aulesti: 149,70
  • Berriatua: 477,33
  • Etxebarria: 671,14
  • Gizaburuaga: 0
  • Ispaster: 134,41
  • Lekeitio: 401,27 
  • Markina-Xemein: 537,31
  • Mendexa: 847,46
  • Munitibar: 218,34
  • Mutriku: 207,00
  • Ondarroa: 326,84
  • Ziortza-Bolibar: 683,37

Kasu berriak. Bestalde, azken hiru egunetan COVID-19arekin kutsatutako 17 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 8 Lekeition, 4 Ondarroan, 2 Amoroton eta bana Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Munitibarren. Eta azken hiru egunetako datuak emanda, joan den aste osoan 45 kasu erregistratu zituztela jakin ahal izan da. Kasu berrien beherakadak islatzen du intzidentzia tasaren beherakada: duela bi aste (urtarrilaren 25etik 31ra) 74 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, joan den astean baino 29 gehiago.

Bizkaiko Foru Aldundiak esandakoaren arabera, Lea-Artibaiko egoitzei dagokienez bakarrik Markina-Xemeingo San Roke egoitzan daude kasu positiboak; 3 kasu daudela esan dute.

Joan den astean herriz herri erregistratutako kasuak:

  • Lekeitio: 14
  • Ondarroa: 14
  • Mutriku: 4
  • Etxebarria: 4
  • Amoroto: 3
  • Berriatua: 2
  • Markina-Xemein: 2
  • Mendexa: 1
  • Munitibar: 1
  • Aulesti: 0
  • Gizaburuaga: 0
  • Ispaster: 0
  • Ziortza-Bolibar: 0
Erlazionatutako edukiaAZKEN DATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.