Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Quincoces lehenengo hogeiren artean geratu da Munduko Koparen 3. jardunaldian

Munduko Koparen 3. jardunaldia Frantzian lehiatu dute, eta Nahia Quincoces mendexarrak 20. postuan amaitu du banakako lasterketa eta 18. esprint proba.

Munduko Kopa Argazkia: Jesus Dymages.
Aintzina Monasterio Maguregi
Mendexa
2021/02/08

Munduko Koparen 3. jardunaldian lehenengo hogeiren artean geratu da Nahia Quincoces mendi eskiatzaile mendexarra; Flainen lehiatu zuten proba (Araches-la-Frasse, Frantzia).

Barikuan (otsailak 5) banakako lasterketa egin zuten, eta hori hogeigarren postuan amaitu zuen Quincocesek. 1.600 metroko desnibel positiboa sahiestu behar izan zuten, eta Axelle Gachett Mollaret frantziarra izan zen denetan azkarrena, 1:38,35 denboragaz. Mendexakoak 1:56,16 denboran burutu zuen proba.

Munduko Koparen 3. jardunaldiari hasiera eman zion lasterketa horretan, mendexarra ez zen gustura eta eroso aritu: “Ez nintzen oso ondo sentitu. Hasieran gorpuzkera eskasagaz moduan egon nintzen, eta kostatu egin zitzaidan erritmoa hartzea. Baina aurrera egin nuen, eta amaitzea lortu nuen. Agian ez zen espero nuena, baina lasterketaren bigarren zatian gehiago disfrutatu nuen”.

Zapatuan sentsazio hobeekin lehiatu zuela dio: “Esprintak ez dira agian nire espezialitatea, baina ondo sentitu nintzen. Indarragaz sentitu nintzen, eta aurreko egunean baino gorpuzkera askoz hobea eduki nuen”. 18. sailkatu zen esprintean. Marianne Fatton suitzarrak irabazi zuen lasterketa.

Aurreko astean botatako euriak elurra astun egotea eragin zuen. Mendexarrak azaldu du barikuan banakako lasterketa lehiatzeko “nahikoa onak” eduki zituztela: “Zortez, banakakoa egiteko ateri egon zen. Goian haizea egon zen, baina behean ez. Gauean hotz egin zuenez, elurra izoztu egin zen, eta ondo egon zen”. Biharamunean, berriz, zirkuitua basaz beteta eduki zuten: “Bitxia izan zen, dena marroi-marroi zegoen eta. Zirkuitu oso polita izan zen. Hasiera nahikoa lauagaz, eta gero oinezko zatia eta jaitsiera nahikoa aldapatsuak, salto handi bategaz”.

Bere taldekideek lortutako garaipenengatik pozik dago mendexarra; Ana Alonsok eta Marta Garciak zilarra eta brontzea irabazi zituzten, eta Oriol Cardonak urrezko domina eskuratu zuen esprintean, hasieratik bukaerara nagusi izanda.

Hurrengoa, Italian. Munduko Kopako 4. proba bi aste barru (otsailak 20 eta 21) jokatuko dute Italian, Marteleko estazioan jokatuko den Marmotta Tropy proban. Quincocesek bertan egotea espero du. Aste honetan jakingo dute Espainiako selekziotik zeintzuk ariko diren horretan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.