Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ostalarientzako diru laguntzak banatzen ari dira udalak

COVID-19aren ondorioz ostalaritza jasaten ari den egoera arintzea dute helburu laguntzek. Markina-Xemeingo eta Lekeitioko Udalek eman dituzte laguntzak.

Eider Mugartegi
Lekeitio,Markina-Xemein
2021/02/17

COVID-19 pandemiaren aurreko babes neurriak direla-eta udalerriak gune gorrian egon diren asteetan ostalaritzak ateak itxita eduki behar izan ditu, eta sektoreari laguntzeko diru laguntza zuzenak eman dituzte udalek, besteak beste Markina-Xemeingo eta Lekeitioko Udalek.

Guztira, Lekeitioko 55 establezimendu izan dira diru laguntza horren onuradunak, eta horietako bakoitzak 550 euro jaso ditu itxita egon diren hilabeteagatik. Pandemia hasi zenetik, diru laguntza horien hirugarren deialdia egin dute, eta laguntzak, eskualdeko beste hainbat udalekin batera, Leartibai Garapen Agentziaren bitartez bideratu dira.

550 euroko diru laguntza zuzenak eman dizkie Markina-Xemeingo Udalak ere udalerria eremu gorrian egon den bitartean euren establezimenduak itxita eduki behar izan dituzten herriko 25 ostalariri. Guztira, beraz, 13.750 euro bideratu ditu udalak diru laguntzen hirugarren deialdi honetan herriko ostalaritzara.

Horrez gain, udalerri biak eremu gorrian egon diren bitartean, zabor eta estolderiaren zerga ordaintzetik salbuetsita egon dira taberna eta jatetxeak. Era berean, ostalaritzako terrazak arautuko dituen ordenantzan ekarpenak egiteko epea zabalik dauka Lekeitioko Udalak, eta interesdunek haien ekarpenak egiteko aukera izango dute martxoaren 12ra arte.

Bestalde, Leartibai Garapen Agentzia Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako turismo sektoreko enpresei bideratutako diru laguntzen izapideekin ere laguntza eta aholkularitza eskaintzen ari da. Laguntza horrek Eusko Jaurlaritzak ematen ditu, eta otsailaren 23ra arte egin daitezke eskaerak.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.