Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Elkarretaratzeak egin dituzte Pablo Haselen kartzelaratzea salatzeko

Besteak beste, Lekeition, Ondarroan eta Mutrikun egin dituzte protestak. Lekeitioko eta Ondarroako elkarretaratzeak Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak deituta egin ziren, eta Mutrikuko herriko gazte asanbladak deituta.

Lekeitioko elkarretaratzea. Argazkia: Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialista.
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/22

Pablo Hasel rap abeslari kataluniarra atxilotu zuten joan den astean, Espainiako monarkia iraintzea eta terrorismoa goratzea egotzita. Horren haritik, Haselen espetxeratzea salatzeko eta aske uzteko exijitzeko elkarretaratzeak egin zituzten zapatuan [otsailak 20], Lekeition, Ondarroan eta Mutrikun. “Horrez gain, egun hauetan abeslariari elkartasuna adierazteagatik zein jazarpen polizialari aurre egiteagatik errepresioa jasan duten guztiei babesa adierazi ere nahi izan diegu”, esan dute Lekeitio eta Ondarroako mobilizazioak deitu zituzten Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak.

Haselen kartzelaratzea oinarrizko eskubideen ezabapenaren “adibide garbia” dela diote, “zehazki adierazpen askatasunarena”. Hori, hain justu, estatu demokratiko burgesak ezartzen ari diren “erregimen totalitarioen barruan” ulertu behar dela esan dute. “Burgesiaren interesei erantzuten dion demokrazia ez da gure askatasunen eta justiziaren bermea, baizik eta gure zapalkuntzaren eta askatasun politikoen urratze sistematikorako tresna”. Zehaztu dute askatasun politikoen eskuratze progresiboa dela sozialismoaren eta klase zapalduarentzat askatasun errealaren berme bakarra.

Amnistiaren aldeko aldarria ere egin dute: “Burgesiaren erregimenari aurre egiteagatik errepresioa jasan duten horien egoerari aurre egiteko errebindikazio politikoa da amnistiarena. Horregatik, Pablo Haselen atxiloketaren aurrean amnistia aldarrikatzen dugu, eta amnistiaren gaurkotasuna defenditzen dugu”.

Ondarroako elkarretaratzea. Argazkia: Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialista.

Mutrikuko elkarretaratzea. Argazkia: Mutrikuko Gazte Asanblada (Facebook)

Lekeitioko elkarretaratzea. Argazkia: Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialista.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.