Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

100 urtetik gorakoei txertoa ematen hasi dira

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 100 urtetik gorako 1.800 pertsona daude, eta horiei joan den astean eman zieten txertoa hartzeko txanda.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/02/24

Eusko Jaurlaritzak martitzenan jakinarazi zuen gaur [otsailak 24] hasiko zirela 100 urte edo hortik gora duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 1.800 herritarrei txertoa jartzen. Zehaztu zutenez, joan den astean eman zieten txanda. 25 txertaketa gune zehaztu dituzte.

Hasiera batean 80 urtetik gorakoekin hasiko zirela esan zuten. Baina 80 urtetik gorakoen kolektiboa oso zabala dela gaineratu zuten gerora: 160.000 herritar baino gehiago. Hori dela eta, txertoa adin tarteen arabera mailakatuko zutela eta zaharrenetatik hasiko zirela esan zuten. Horregatik, txertoa hartuko duten lehendabizikoak 100 urte eta hortik gora dutenak izango zirela argitu zuten.

Esan dutenez mailaz maila egingo dituzte txertaketak: “Dosiak eta zitazioak txandakatuko ditugu”. Iriste erraztasuna bermatzeko lurralde bakoitzeko gune bat finkatu dute, eta adinekoak gune horietara ibilgailuan joan ahalko direla esan dute. Gune horietan txertaketak arratsaldeetan egingo dituztela esan dute, baita asteburuetan ere. “Txertoa ibilgailutik irten gabe emango zaie. Donostia Ospitalean, Santiagoko Ospitalean (Gasteiz, Araba) eta Mungiako osasun zentroan (Bizkaia) egongo dira gune horiek. Praktika hori eraginkorra bada, aurrerago gune gehiago ezartzea baloratuko da”.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gogorarazi du Osakidetzak deituko duela hitzordua emateko eta txertoa non eta noiz hartu zehazteko. “Ahal dela, osasun zentroan jarriko da txertoa. Zehaztutako guneetara joateko zailtasunak dituztenen kasuan, Osakidetzako profesionalak etxebizitzetara joango dira. Hurbiltasun eta ekitate kontua da. Hala ere, ahal dela, txertaketa guneetako aurrez aurreko txertaketa kudeatuko da, dosiak manipulatzea delikatua delako eta ezin delako bat bera ere alferrik galdu”.

Txertaketa egiteko guneak. (*) Oharra: iriste erraztasuna bermatuko duten guneak

  • ARABA: 
    • ARABAKO ESI-a: AUO Santiago (*)
    • ARABAKO ERRIOXAKO ESI-a: Lezako ospitalea
  • BIZKAIA:
    • BARAKALDO-SESTAOKO ESI-A:  Sestaoko, Barakaldoko eta La Paz osasun zentroak
    • BARRUALDE-GALDAKAOKO ESI-A: Gernikako ospitalea; Galdakaoko, Basauriko, Laudioko eta Durangoko osasun zentroak.
    • URIBEKO ESI-A: Urdulizko ospitalea eta Mungiako osasun zentroa (*)
    • BILBAO-BASURTOKO ESI-A: Begoñako osasun zentroa.
    • EZKERRALDEA-ENKARTERRI-GURUTZETAKO ESI-A: Buenavistako eta Kabiezesko osasun zentroak.
  • GIPUZKOA:
    • DONOSTIALDEKO ESI-A: Donostia ospitalea (*), Bengoetxea EAG eta Zarauzko DYA gela.
    • GOIERRI-UROLA GARAIKO ESI-A: Zumarragako ospitalea eta Azkoitiko osasun zentroa.
    • TOLOSALDEKO ESI-A: Tolosako osasun zentroa.
    • DEBAGOIENEKO ESI-A: Arrasateko ospitalea.
    • BIDASOAKO ESI-A: Irungo osasun zentroa.
    • DEBABARRENEKO ESI-A: Eibarko eta Mendaroko ospitaleak.
Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.