Abian da Jolastu Geugazen hirugarren lehiaketa
Parte hartzaileek "Zeintzuk dira Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko inauterietako pertsonaiak?" galderari erantzun beharko diote. Olasagastiren kontserba sorta bat zozkatuko dugu. Martxoaren 11ko 12:00ak arte parte hartu daiteke lehiaketan.
Iazko maiatzean abiarazitako Jolastu Geugazen hirugarren lehiaketa martxan da! Oraingoan, lehiaketan parte hartzen dutenen artean Markina-Xemeinen kokatzen den Olasagasti kontserba enpresaren produktu sorta bat zozkatuko dugu. Otsailaren 26tik martxoaren 11ko 12:00ak arte parte hartu daiteke zozketan.
Zer egin behar da? Parte hartzaileek galdera erraz bat erantzun beharko dute: “Zeintzuk dira Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko inauterietako pertsonaiak?“. Proposatzen diren aukeren artean ez dago erantzun zuzen bakarra, baina aukera guztien artean zuzena den bat aukeratzea nahiko da produktu sortaren zozketan sartzeko. “Aukera zuzen bakarra hautatzea nahiko da, baina lau igartzen badituzu hobeto!”.
Lehiaketan parte hartzeko epea amaitu eta gero, saridunaren izena martxoaren 12an argitaratuko da.