Lea-Artibaiko hamabi piano jotzaile ariko dira XVI. Andoaingo Piano Jaialdian
Antolatzaileek esan dutenez, kultura sustatzen jarraitzeko asmoz antolatu dute jaialdia. Aurten bakarrik bakarkako saioak eskainiko dituzte parte hartzaileek.
Zapatuan [otsailak 27] eta domekan [otsailak 28] ospatuko da jaialdia. Osasun egoera dela eta, jaialdian ez parte hartzea erabaki dute Mutrikuko musika eskolako piano jotzaileek.
Antolatzaileek esan dutenez, kultura sustatzen jarraitzeko asmoz antolatu dute jaialdia. Baina pandemia dela eta, aurten bakarrik bakarkako saioak eskainiko dituzte parte hartzaileek. «Saio bakoitza amaitzean epaimahaiaren akta irakurriko da eta, ondoren, etxera itzultzeko gonbitea egingo zaie piano jotzaileei, hurrengoei sarbidea errazteko».
Jaialdian parte hartuko duten musika eskolei gainera, errespetu eta arreta handiz jokatzeko eskatu diete, «jaialdiaren funtzionamendu ona bermatzeko». Horrez gain, COVID-19aren aurkako protokoloa bidali diete, «jaialdairen garapena errazteko».
PARTE HARTZAILEAK:
- Ondarroa: Jiarui eta Xurui Ye (Tarine musika eskola), Ibai Gallastegi Illarramendi (Unanue musika eskola), Lur Horta Solabarrieta (Unanue), Nerea Andrinua Lima (Unanue), Karle Etxaniz Uribe (Tarine) eta Urko Bedialauneta Fernandez (Unanue).
- Markina-Xemein (Tarine): Gadea Alberdi Arri eta eta Iraia Mendibe Bilbatua.
- Berriatua: Maialen Arrizabalaga Lertxundi (Unanue) eta Maddi Arenaza Gorostola (Tarine).
- Lekeitio: Lisbhet Sarango Durazno (Musikaia musika eskola).