Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

EH Bildu: "Lea-Artibain ezarri genuen hondakin bilketa sistema baliagarria izan da, aldundiak Bizkai osora zabaldu du eta"

Bizkaiko Foru Aldundaik duela aste batzuk iragarri zuen Lea-Artibaiko hondakin bilketa sistema Bizkai osora zabalduko dutela. Lea-Artibaiko EH Bilduk gogorarazi du Lea-Artibain ezarritako sistema Bizkaiko Batzar Nagusietan eta baita ere eskualdean "borroka asko" egin ostean ezarri zela.

Rakel Elu (EH Bildu) Lea-Artibai Amankomunazgoaren presidente ohia eta Elena Unzueta Aldundiko Ingurumen diputatua, 2017ko abenduan Lea-Artibaiko hondakin bilketa sistema berria aurkezteko agerraldian.
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/05

Bizkaiko Foru Aldundiak otsailaren 16an esan zuen Lea-Artibaiko hondakin bilketa sistema Bizkai osora zabalduko zutela martxotik aurrera. Albiste horren aurrean, Lea-Artibaiko EH Bilduk ondokoa esan du: “Aldundiak hartutako erabakiak erakustsen du guk 2018an ezarritako sistemak funtzionatu egiten duela”.

Koalizioa Lea-Artibai Amankomunazgoaren ardurapean zegoenean ezarri zen hondakinak batzeko sistema berria eskualdean. Eta proiektu pilotu moduan ezarri zena, orain Bizkai osora hedatu da. “Bizkaiko Batzar Nagusietan eta baita eskualdean ere borroka asko egin ostean ezarri zen guk proposatzen genuen sistema. Guk argi geneukan bilketa sistema honekin lortuko zen konposta eta sailkapena tasa onak izango zirela. Urrun joan beharrik gabe Gipuzkoan zegoen eta dago horren adibiderik garbiena. Asko kostata ezarri genuen sistema hau eta urteekin ikusi da zein baliagarria izan den. Lehen honetan sinesten ez zutenak ere sistema honetara batzera doaz orain. Albiste ona gure ustetan”.

Gaineratu dute Bizkaiko datuekin alderatuta Lea-Artibain 2020an jasotako hondakinen %11 organikoa izatea “oso tasa altua” dela, baina oraindik ere hiri hondakinen tasak (errefusa) batazbeste %55ekoa izaten jarraitzen duela azpimarratu dute. “Kopuru hori gutxienez %40ra jaistea lortu behar da. Gure aldetik Amankomunazgoan helburu hori lortzeko borrokan jarraituko dugu, iraunkortasunaren aldeko benetako apustua eginez”.

Aldundiak Lea-Artibaiko hondakin bilketa sistema lurralde osora zabalduko zutela esan zuenean gaineratu zuen Milloiko transferentzi gunean hondakin organikoak tratatzeko azpiegitura ipiniko zutela. “Lea-Artibaiko EH Bilduk 2015etik darama hori eskatzen, eta aldundiak orain eskari hori beteko du”. Azpiegitura horrekin prozesu guztia Lea-Artibain egin eta geratuko dela eta eskualdean sortutako hondakin organikoetatik eratorritako konposta eskualdeko biztanleen esku geratuko dela azpimarratu dute. “Eta ez orain arte bezala guretik kilometro askotara dauden tratamendu plantetara eraman eta eskualdean konposta aprobetxatu gabe geratzea”.

Milloiko transferentzi gunean azpiegitura hori ipintzeko proiektua 2015etik dagoela eginda esan du koalizioak; “EH Bilduren agintaritzapean zeuden eskualdeko udalen artean gauzatu zen”.

Horren guztiaren aurrean, hondakinen sailkapena handitzeko aurrerapausoak ematen ari direla gaineratu dute, “gutxinaka bada ere”.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibaiko 2020ko hondakin bilketa, datuetanLea-Artibaiko hondakin bilketa sistema Bizkai osora zabalduko da martxoan

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.