Hiru kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain
Lekeition bi kasu erregistratu dituzte, eta Ondarroan bat. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta Mutrikuren tasak 0 izaten jarraitzen du. Joan den aste osoan 34 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino 20 kasu gehiago.
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako hiru kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain; Mutrikun kasurik erregistratu barik jarraitzen dute, eta herri horren tasak 0 izaten jarraitzen du. Azken orduetako kasuak Lekeition (2) eta Ondarroan (1) erregistratu dituzte. Ondorioz, bi herri horietako intzidentzia tasak zer edo zer igo dira.
Guztira, joan den aste osoan (martxoaren 1etik 7ra) 34 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibain, duela bi aste baino 20 gehiago. Kasu gehienak Markina-Xemeinen (14) eta Ondarroan (11) erregistratu zituzten, eta gainerakoak Amoroton (4), Lekeition (3) eta Berriatuan (2) erregistratu zituzten.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 963,86 (=)
- Aulesti: 0 (=)
- Berriatua: 159,11 (=)
- Etxebarria: 0 (=)
- Gizaburuaga: 0 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 207,56 (30 puntu inguru igo da)
- Markina-Xemein: 298,51 (=)
- Mendexa: 0 (=)
- Munitibar: 0 (=)
- Mutriku: 0 (=)
- Ondarroa: 175,09 (10 puntu inguru igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)