'17 segundo' poema liburuko bost poema bitan banatuta argitaratu ditu aldizkari ezagunak. Mundu mailan pisu handia duen aldizkari batean poema bat argitaratzea pozgarria dela azpimarratu du.
XVI. Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu zuten Lekeitioko Musikaiako ikasle batek, Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarineko seik eta Ondarroako Unanueko bostek. Guztiek lortu dituzte dominak.
Haztera Goaz izenburupean, Jardunaldi Feministek bederatzi ekitaldi dakartzate martxoaren 18tik 21era. Sarrerak eta gonbidapenak eguenean [martxoak 11] ipiniko dituzte eskuragarri.
Udazkenerako proiektuaren idazketa martxan egotea aurreikusten du udalak. Hezkuntza sailagaz proiektu bateratu bat egitearen aldekoak dira.
Emakumezkoetan June Aranbarri ondarrutarrak parte hartzen duen 'Donostiarra'-k irabazi du Euskadiko Distantzia Luzeko Traineru Txapelketa. Mutriku azken sailkatua izan da, 23:24 denboragaz.
Martxoaren 15etik aurrera herri barruko zirkulazioan aldaketak egingo dituzte. Besteak beste Paskual Abaroa Etorbidean dauden Hator eta Gallo tabernen arteko bidean ere zirkulazioa moztuko dute asteburuetan.
Lekeition bi kasu erregistratu dituzte, eta Ondarroan bat. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta Mutrikuren tasak 0 izaten jarraitzen du. Joan den aste osoan 34 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino 20 kasu gehiago.
Izaskun Mujika ipuin kontalariak gidatuko du ekimena. 4-5 urtetik gorakoei dago zuzenduta.