Piano jotzaileek hamabi domina lortu dituzte Andoaingo jaialdian
XVI. Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu zuten Lekeitioko Musikaiako ikasle batek, Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarineko seik eta Ondarroako Unanueko bostek. Guztiek lortu dituzte dominak.
Lea-Artibaiko piano jotzaileek hamabi domina eskuratu dituzte XVI. Andoaingo Piano Jaialdian. Guztira, eskualdeko hamabi piano jotzailek parte hartu zuten urteroko hitzorduan, eta guztiek lortu zuten dominaren bat; urrezko bi domina, zilarrezko bederatzi eta brontzezko bat eskuratu dituzte.
Berriatuko eta Markina-Xemeingo Tarine udal musika eskolako kideek urrezko domina bi eta zilarrezko lau eskuratu dituzte: Jiarui eta Xurui Ye-k urrezko domina bana lortu zituzten, eta Karle Etxaniz Uribek, Maddi Arenaza Gorostolak, Gadea Alberdi Arrik eta eta Iraia Mendibe Bilbatuak zilarrezko bana.
Ondarroako Unanue musika eskolako ikasleek zilarrezko lau domina (Ibai Gallastegi Illarramendi, Lur Horta Solabarrieta, Nerea Andrinua Lima eta Maialen Arrizabalaga Lertxundi) eta brontzezko bat (Urko Bedialauneta Fernandez) lortu zituzten.
Azkenik, Lekeitioko Musikaia musika eskolatik Lizbhet Sarango Duraznok parte hartu zuen jaialdian, eta berak ere zilarrezko domina lortu zuen.