Mutrikuko tasa igo egin da, kasu bat erregistratu ostean
Azken orduetan lau kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 2 Ondarroan eta bana Lekeition eta Mutrikun. Horren ondorioz, Mutriku 18,82ko tasa edukitzera pasatu da; azken bi asteetan 0 tasa eduki du. Lekeitioko eta Ondarroako tasak ere igo egin dira.
Azken 24 orduetan lau kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 2 Ondarroan eta bana Mutrikun eta Lekeition. Horren ondorioz, hiru herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Mutrikuk, gainera, azken bi asteetan 0 tasa eduki du, baina orain 18,82koa dauka; gune berdean dago.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoa mailan 5.000 biztanle baino gehiagoko herrien artean 0 tasa lortzen zuen lehendabiziko herria izan zen Mutriku. Eta asteetan horri eutsi badio ere, azken 24 orduetan kasu bat erregistratu dute eta igo egin da.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 963,86 (=)
- Aulesti: 0 (=)
- Berriatua: 159,11 (=)
- Etxebarria: 0 (=)
- Gizaburuaga: 0 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 221,39 (15 puntu inguru igo da)
- Markina-Xemein: 278,61 (10 puntu inguru jaitsi da)
- Mendexa: 0 (=)
- Munitibar: 0 (=)
- Mutriku: 18,82 (atzo 0-ko tasa zeukan)
- Ondarroa: 186,76 (10 puntu inguru igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)
Guztira, joan den aste osoan (martxoaren 1etik 7ra) 34 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibain, duela bi aste baino 20 gehiago. Kasu gehienak Markina-Xemeinen (14) eta Ondarroan (11) erregistratu zituzten, eta gainerakoak Amoroton (4), Lekeition (3) eta Berriatuan (2) erregistratu zituzten.