‘Bibitxa’ umorezko antzezlana eskainiko dute bi aktore ondarrutarrek barikuan [martxoak 12], zapatuan [martxoak 13] eta domekan [martxoak 14] Beikozinin; sarrera guztiak agortu dira. Antzezteaz gain, lana idazteaz eta zuzentzeaz ere arduratu dira.
Barikuan [martxoak 12] eskainiko du zuzenekoa Ondarroako taldeak. Apirilaren 16 eta 17rako egitarau berezia prestatu dute.
Hiru udalerrietan ordenantzak onartu dituzte, eta alkateek eta bost taxilariek hitzarmena sinatu dute. Herriguneko zein alboko herrietako "zerbitzu jakinetara" joan-etorriak egiteko erabili ahalko dute, astelehenetik barikura. Abuztuan ez dute zerbitzurik eskainiko.
Bihartik [martxoak 11] aurrera egongo da ikusgai. Kitto elkarteko denden eskaintza aurkituko dute bertan bezeroek.
Azken orduetan lau kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 2 Ondarroan eta bana Lekeition eta Mutrikun. Horren ondorioz, Mutriku 18,82ko tasa edukitzera pasatu da; azken bi asteetan 0 tasa eduki du. Lekeitioko eta Ondarroako tasak ere igo egin dira.
Aurrerak eta udalak egindako proposamena onartu du lasterketaren antolakuntzak. Hala, 6. etaparen lehen metroak herri barrutik igaroko dira.
Udal aurrekontuei buruzko parte hartzea saioa zapatu eguerdian [martxoak 13] egingo dute, udal aretoan. Saioa Internet bidez jarraitu ahalko da.
Administrazio bulegoak beheko solairuan geratuko dira eta gizarte zerbitzua eta medikuaren kontsulta gora eramango dituzte.