Osasun egoera kontuan hartuta, jardunaldiek adin eta jatorri askotariko jende asko erakarri dute Mutrikura. Bertaratu direnek askotariko ekintzekin gozatu dute eta, bien bitartean, hausnarketarako tarte bikaina eduki dute.
Lekeitioko Jasokundeko Andre Mariaren parrokiako elizkizunak eskainiko ditu Euskal Telebistak Aste Santu honetan.
Lekeition Andraetxe baten premia dagoela azaldu dute. Erreferentziazko gune bat behar dela diote, herriko emakumeentzat.
'Amesen egongelan' diskoko abestiaren bideoklipean Haizea Suarez aktoreak parte hartzen du.
Debabarrena Mankomunitateak edukiontzi horira ze motatako hondakinak bota daitezkeen argi uzteko kanpaina abiarazi du. Eskualdeko etxebizitza guztietara eskuorri bat banatu dute.
Euskal Herritik eta atzerritik Mutrikura etorritakoak gonbidatu dituzte ekitaldira, baita herrian bertan jaiotakoak ere. Eguaztenean [martxoak 24], 18:30ean, Zabiel kultur etxeko areto nagusian batzeko deia egin dute.
Astelehenean hasita, eguenera arte egunero bideo bat argitaratuko du Tarinek. Sare sozialetan eta webgunean egongo dira bideoak ikusgai.
Deialdiagaz bat egin nahi dutenek 18 urte baino gehiago eduki behar dute; domeka da [martxoak 28] izena emateko azken eguna. Datorren astean batzarra egingo dute aurkeztu diren guztiekin.
Ondarroan 6 kasu erregistratu dituzte, eta horren ondorioz gune horian egotetik gune laranjan egotera pasatu da. Mutrikun bi kasu erregistratu dituzte. Jaurlaritzak aurreratu du momentuz ez dutela mugikortasuna gehiago mugatzeko neurririk hartuko, baldin eta mugikortasuna "modu arduratsuan" egiten bada.
Gipuzkoako 88 herriak apirilaren 3an jokatuko den Kopako finalean ordezkatuta egongo dira herriko banderekin; tartean, Mutrikukoa ere egongo da.
Espazioaren banaketa berria adostu dute udalak eta merkatariek. Horrela, COVID-19a dela eta ezarritako arauak errespetatzen jarraituta, merkatari guztiek astero etortzeko aukera edukiko dute.