Gazte Koordinadora Sozialistak bi hitzaldi eskainiko ditu asteburuan
Lea-Artibaiko Gazte Koordinadora Sozialistak apirilaren hasieran abian jarritako kanpaina politikoari jarraipena emateko bi hitzaldi eskainiko ditu asteburuan; zapatuan [apirilak 24] Ondarroan eskainiko dute hitzaldia, 12:00etan, Alamedan, eta domekan [apirilak 25] Lekeition, 12:00etan, Independentzia plazan.
Berbaldian jazarpen poliziala eta eskubideen galerari buruz egindako inkestetan jasotako ondorioei buruz hitz egingo dute. «Eskubideen galerari eta horri zuzenean lotutako auzi polizialari buruzko argibideak emango ditugu. Baina eskualdean gai horiei buruz jendeak daukan ikuskerari buruz ere hitz egingo dugu».
Gaineratu dute aurrerantzean ere «langileriaren eskubideen defentsan aurrerapausoak emateko» asmoa dutela, eta egingo dituzten hurrengo deialdiei adi egoteko eskatu dute.