Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxebarria gune gorriko herrien zerrendan sartu da, eta Mutrikuk eta Aulestik irten egin dute

Ondarroak seigarren astez zerrendan egoten jarraituko du, eta Lekeitiok bigarren astez. Barikutik domekara bitartean [apirilak 30-maiatzak 2] 21 kasu erregistratu dituzte, aurreko astean baino askoz ere gutxiago. Orokorrean, Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia jaisten ari da.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/05/03

Apirilaren 19an sartu zen Mutriku gune gorriko herrien zerrendan, eta apirilaren 20az geroztik neurri murriztaileak egon dira indarrean. Aulesti, aldiz, joan den astean [apirilak 26] sartu zen.  Beraz, bihartik [maiatzak 4] aurrera bi herri horiek ez dira perimetralki itxita egongo, eta ostalaritza establezimenduen barrualdean egoteko ordu mugak ere ez dira egongo indarrean. Etxebarria, baina, gune gorrian sartu da, azken zazpi egunetan 5 kasu baino gehiago erregistratu dituztelako, dagokion osasun eremua gune gorrian dagoelako eta herriko intzidentzia tasa 400dik gorakoa delako.

Ondarroak eta Lekeitiok gune gorriko herrien zerrendan egoten jarraitzen dute; Lekeitiok bigarren astez jarraituko du zerrenda horretan, eta Ondarroak seigarren astez (martxoaren 26an sartu zen gune gorrian).

Aulesti gune gorriko herrien zerrendatik atera da 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriak gune horretan egoteko baldintzak betetzen ez dituelako: 400dik gorako tasa eduki (betetzen du), osasun eremua gune gorrian egotea (betetzen du) eta azken zazpi egunetan gutxienez 5 kasu erregistratuta edukitzea (ez du betetzen, azken zazpi egunetan kasu bat bera ere ez dute erregistratu eta).

Joan den aste osoan [apirilaren 26tik maiatzaren 2ra] 65 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 43 kasu gutxiago

Kutsatuak. Barikutik domekara bitartean [apirilaren 30etik maiatzaren 2ra] 21 positibo kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 25 kasu gutxiago. Kasuak ondoko herrietan erregistratu dituzte: Etxebarria (3), Lekeitio (8), Markina-Xemein (2), Mendexa (2), Mutriku (1) eta Ondarroa (5). Ondorioz, Etxebarriko, Mendexako eta Lekeitioko intzidentzia tasak igo egin dira.

Joan den aste osoan [apirilaren 26tik maiatzaren 2ra] 65 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 23 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, 14 Lekeition, 8 Etxebarrian, 7 Markina-Xemeinen, 7 Mutrikun, 3 Ziortza-Bolibarren, 2 Mendexan eta bat Berriatuan. Oro har, baina, joan den astean duela bi aste baino 43 kasu gutxiago erregistratu zituzten (duela bi aste 108 erregistratu zituzten).

Lurraldeak. Aipatzekoa da hilabete baino gehiago itxita egon eta gero, Araba gune gorritik atera dela. Beraz, bihartik aurrera, Araba ez da perimetralki itxita egongo. Bai aldiz Bizkaia eta Gipuzkoa. Arabak 364,62ko tasa dauka (-28 puntu), Bizkaiak 455,86koa (+3 puntu) eta Gipuzkoak 664,58koa (-45 puntu).

Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):

  • Amoroto: 0
  • Aulesti: 1.347,31
  • Berriatua: 159,11
  • Etxebarria: 1.073,83 (402 puntu igo da)
  • Gizaburuaga: 0
  • Ispaster: 134,41
  • Lekeitio: 511,97 (27 puntu igo da)
  • Markina-Xemein: 318,41
  • Mendexa: 847,46 (424 puntu igo da)
  • Munitibar: 218,34 
  • Mutriku: 376,36 (94 puntu jaitsi da)
  • Ondarroa: 828,76 (70 puntu jaitsi da)
  • Ziortza-Bolibar: 911,16

GRAFIKOA: Azarotik aurrera Lea-Artibai eta Mutrikun erregistratutako kasuak, asteka:

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.