Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Ondarroako bi kale garbitzaile erasotu dituztela salatu du udalak

Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, kale garbitzaileen ibilgailu bat perdigoi bategaz tirokatu dute. "Egilea zein den identifikatzeko" ikerketa nahikoa bideratuta dauka Udaltzaingoak.

Perdigoi erasoa jasan duen kale garbitzaileen ibilgailua. Argazkia: Ondarroako Udala.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/05/03

Gertaera zapatu goizean jazo zela esan dute, udaleko bi kale garbitzaile beraien ohiko jardunean ari zirela. Erasoa, zehazki, 09:30ak aldera gertatu zen, langileek zegozkien garbiketa lanak egiteko ibilgailua Itsasaurren laga zutenean. “Lehenengo, arrautzak bota zizkieten inguruko etxeren batetik, gero, margo gorria eta, azkenik, perdigoi tiro bat. Tiro egin zutenean, zorionez, bi langileak ez zeuden ibilgailu barruan”. Perdigoi tiroak ibilgailuaren atzeko kristala hautsi zuela argitu dute.

Bi langileek ez dutela minik jasan eta ondo daudela azpimarratu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. “Udalak irmoki salatzen du gertatutakoa eta babes guztia adierazten die langileei”.Gertaera jaso zen unetik “egilea zein den identifikatzeko” lanean ari da Udaltzaingoa. Tiroa nork egin zuen ikertzen eta horri buruzko informazioa batzen aritu dira orduz geroztik.

Kale garbitzaileen ibilgailutik jasotako perdigoia. Argazkia: Ondarroako Udala.

Esan dutenez, dagoeneko ikerketa nahikoa bideratuta daukate. “5,5 kalibreko perdigoia da. 4.2 kategoriako arma batetik bota da tiroa eta uste dugu arma bera zelakoa den ere badakigula. Informazio guztia bildutakoan Eusko Jaurlaritzari helaraziko dio Udaltzaingoak gertatutakoari buruzko txostena, beharrezkoak diren neurriak hartu ditzaten”.

Ondarroan indarrean dagoen ordenantzan oinarrituta, tiro egin zuen pertsonak 10.000 eurotik gorako isun bati aurre egin beharko dio, “etxetik bide publikora tiro egin eta ondasun publiko batean kalteak eragin eta denbora tarte batez erabilgarri ez egotea eragiteagatik”. Esan dutenez, Eusko Jaurlaritzak dauka azken hitza erabaki hori hartzerako orduan.

Kale garbitzaileen ibilgailuari jaurtitako margo gorria. Argazkia: Ondarroako Udala.

Ondarroako armei buruzko udal ordenantza berria urtarrileko osoko bilkuran onartu zuten; dokumentuari onarpena aho batez eman zioten udalbatza osatzen duten bi taldeek. “Ez dira asko ordenantza hau daukaten udalerriak, eta are gutxiago Ondarroaren tamainako herriak. Guk garrantzitsua ikusten genuen ordenantza hau sortzea, batez ere, azken aldian eman diren airsoft eta armekin aritzeko antzeko beste jarduera batzuen gorakada ikusita. Helburua arma horiek guztiak kontrolpean izatea da”.

Erlazionatutako edukiaLABen salaketa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.