Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lekeitio ere Lea Ibilbidean sartu da

Lekeitioko Udalaren zein Lea Ibarraren asmoa kolaborazioa sendotzea da. Lekeitiok Lea Ibilbidearen mantenuan eta promozioan parte hartuko du.

Arkaitz Goikoetxea Etxebarria Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko presidentea eta Koldo Goitia Markuerkiaga Lekeitioko Udaleko alkatea hitzarmena sinatzen. Argazkia: Lekeitioko Udala
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/05/06

Lekeitiok Lea ibilbidean parte hartzeko hitzarmena sinatu du aste honetan. Horren bidez, bere eskaintza turistikoa handituko du. Lea Ibilbidea Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti eta Munitibar herrien artean sortu zuten 2004. urtean, eta azpiegitura hori lekeitiar askok erabiltzen dutela eta baliabide turistiko paregabea dela ikusita, Lekeitio ere Lea Ibilbidearen barnean sartzea erabaki du udalak.

Aste honetan sinatutako hitzarmenaren bidez, Lekeitiok Lea Ibilbidearen mantenuan eta promozioan parte hartuko du. “Lekeitioko Udalaren zein Lea Ibarraren asmoa kolaborazioa sendotzea da, era horretan Lekeitioko Udalak bere ekarpena egin ahal izateko azpiegitura horren mantentze eta sustapenean. Horretarako Lekeitioko Udalak diru ekarpena egingo du”, azaldu dute.

Jakitera eman dutenez, iazko modura, aurten ere, bidegorriaren egokitze lanak egingo dira, ibilbidea prest edukitzeko. Lan horrek egiteko, tokiko enplegua sustatzeko Lanbideko programa bat jarraitzen dute. “Leartibai Garapen Agentzia eta eskualdeko udalak elkarlanean bideratzen duten enplegu planaren barnean dago bidegorriaren mantentzea eta edertzea. Lan hauek egiteko irizpide zehatz batzuk jarraitu behar dira: besteak beste %30 DBE kobratzen dutenak izan behar dira beharginak, %40 emakumezkoak, 55 urtetik gorakoak %15 eta gainontzekoak Lanbidek zehazten dituen kolektiboetakoak”.

Lea Ibilbidea.

Bestalde, uda honetan ere Marierrota irekiko dutela aipatu dute, eta bertan bidegorriaren inguruko azalpenak ematen dituen interpretazio zentroa aurkituko dut bisitariek. Era berean, uda garaian baita ere, Arraguak kultur ekintza txikiak antolatuko dituela aurreratu dute, “espazio kultural berri bat gehituz Lekeitioko eskaintzara”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.