Isabel Mendiguren Lakak ordezkatu du Amaia Antxustegi alkateordetzan
Alkateorde izateagaz gainera, Ogasuna, Kontuak eta Finantzak, Ekonomia eta Lurralde Garapena eta Gizarte Politikak arloen ardura ere hartu du.
Atzoko [maiatzak 13] osoko bilkuran eman zuen udalak Isabel Mendiguren Lakaren izendapenaren berri. Alkateorde eta udaleko EAJren bozeramailea izateagaz gainera, Ogasuna, Kontuak eta Finantzak, Ekonomia eta Lurralde Garapena eta Gizarte Politikak arloetako zinegotzia izango da.
Horrez gain, Mendiguren udal gobernuaren bigarren ordezkaria izango da Lea Artibai Amankomunazgoan, baita Euskal Fondoaren Lekeitioko ordezkaria ere.
Era berean, Eneko Atxa Castro bigarren alkateorde izendatu zuten, eta beste zinegotzi batzuen izendapenak berritu zituzten, arlo batzuetako arduradunak aldatuz. Horrela, Atxa Herritarren Harremanak, Udal Barne Antolamendua eta Giza Baliabideak arloetako burua izango da. Batzorde horretan, langileez gain, administrazioa ere modernizatuko dela jakitera eman zuten.
Bestalde, Ainize Alzibar Salegi Emakumea eta Berdintasuna arloko burua izango da. Alzibarrek eta Atxak ere beste udal ordezkaritza batzuen ardura edukiko dute; Alzibar Berdinsareako ordezkaria izango da eta Atxa Elkarkidetzakoa.
Aldaketak eginda, udal antolaketa berria horrela geratu da:
- Hirigintza, Obrak eta Iraunkortasuna:
Koldo Goitia Markuerkiaga - Ogasuna, Kontuak eta Finantzak: Isabel Mendiguren Laka
- Herritarrekin Harremanak, Udal Barne Antolamendua
eta Giza Baliabideak: Eneko Atxa Castro - Emakumea eta Berdintasuna: Ainize Alzibar Salegi
- Gizarte Politikak: Isabel Mendiguren Laka
- Kirola:Josu Itza Onaindia
- Hezkuntza eta Euskara: Ainize Alzibar Salegi
- Kultura eta Lekeitio 700: Mertxe Arrizubieta Basterretxea
- Ekonomia eta Lurralde Garapena: Isabel Mendiguren Laka