Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Ispasterko Udalak irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu herrigunean

Errepide nagusian 30ekoa da gehienezko abiadura, eta udaletxe, frontoi eta eskola inguruan 20koa. Kortazar auzotik errepide nagusirako tartean ezin dira ibilgailuak aparkatu.

irisgarritasun lanak Ispasterren
Aintzina Monasterio Maguregi
Ispaster
2021/05/14

Hiri Adeitsuak ekimenetik eta Eskolako Guraso Elkartetik jasotako eskaerei erantzunez, Ispasterko Udalak Eleizaldeko irisgarritasuna hobetzeko lanak egin berri ditu. Gehienezko abiadura adierazten duten seinaleak ipini dituzte, bai eta aparkatzea debekatzen duten marra horiak ere. “Ez bakarrik Hiri Adeitsuetatik, Ispasterko Eskolako Guraso Elkartetik ere eskaera bat jaso genuen, hemengo irisgarritasuna udalak kontutan hartzeko. Kontutan izanda hemen eskola daukagula, eta ume asko ibiltzen dela inguru honetan. Batik bat seinaleztapena egokitu dugu, bai kotxeeen abiadura murrizteko eta aparkalekuak mugatzeko”, azaldu du GarbiƱe Saenz de Buruaga Ispasterko alkateak.

Errepide nagusian 30ekoa da gehienezko abiadura, eta udaletxe, frontoi eta eskola inguruan 20koa. Kortazar auzotik errepide nagusirako tartean, errepidearen albo bietan, margotu dute aparkatzea debekatuta dagoela adierazten duen marra horia. “Eskola aurrean aparkatzen zuten lehen, eta orain ezin dute. Ez dago aparkaleku arazorik Ispasterren, tokia badago aparkatzeko, gertatzen zaiguna da ohituta gaudela taberna ondoan kotxea iztera”, dio alkateak. Zentzu horretan, herritarrei kontzientziatzeko eskatzen dietela gaineratu du: “Eta denok ezagutzen ditugun zirkulazio kodeak errespetatzea eskatzen dugu. Ezin bada aparkatu, ezin da aparkatu”.

Ispasterko eskola ingurua

2017an hasi ziren Hiri Adeitsuen proiektuagaz. Diagnostikoa egin zuten eta han jasotako ondorioekin Ekintza Plana osatu zuten. Eta beraz, orain, bertan zehaztutako ekintzak egiten ari dira: “Pandemiagatik eten bat eduki genuen, baina iazko urritik aurrera martxan hasita gaude. Ekintza Plan hori berrikusten ari gara; hilean eguen batean batzen gara. Aurten egiteko moduan zeintzuk ekintza dauden ikusten gabiltza”.

Hain zuzen ere, azken lan horiekin herriguneko irisgarritasuna hobetzeaz gain, hainbat auzotan jarlekuak ipini dituzte.

Epe laburrera zein epe luzera egin beharreko ekintzak dauzkate planean.

Ispasterko auzo batean bankua

Argazkia: Ispasterko Udala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.