Mutrikuko Beheko Plazako igogailua ez da martxan egongo, hiru astez
Mutrikuko Udalak jakinarazi du astelehenetik aurrera [maiatzak 17] Beheko Plaza eta Tranpa kalea lotzen dituen igogailua ez dela martxan egongo. Azaldu dutenez, konponketak egin eta mantenu lanak egingo dizkiote igogailuari, eta horregatik ez da martxan egongo. Zehaztu dute igogailu horren zerbitzua hiru astez egongo dela etenda.