Azken egunetan bederatzi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Barikutik domekara [maiatzaren 21etik 23ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Berriatua (1), Etxebarria (2), Lekeitio (1), Mutriku (1) eta Ondarroa (4). Joan den aste osoan 17 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino bi gehiago. Lurraldeetako tasek behera egin dute.
Barikutik domekara [maiatzaren 21etik 23ra] bederatzi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 4 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, 2 Etxebarrian eta bana Berriatuan, Lekeition eta Mutrikun. Oro har, azken hiru egunetan joan den asteko hiru egun horietan baino 5 kasu gehiago erregistratu dituzte.
Joan den aste osoari dagokionez, duela bi aste baino kasu gehiago erregistratu zituten. Joan den astean [maiatzaren 17tik 23ra] 17 kasu erregistratu zituzten, eta duela bi 15.
Lurraldeak. Arabak 120,53ko tasa dauka (-4 puntu), Bizkaiak 259koa (-17 puntu) eta Gipuzkoak 222,08koa (-40 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 79,55 (barikuan 0 tasa zeukan)
- Etxebarria: 805,37 (269 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 13,84 (28 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 99,50
- Mendexa: 423,73 (636 puntu jaitsi da)
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 175,09 (35 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: