Erreferendumaren aldeko sinadurak batu dituzte Lekeition
Uztailaren 3an Bilboko Areatzan egingo den mobilizaziorako ere prestatu ziren lekeitiarrak eta ekimenari begira sortutako kanta entsegatu zuten.
Hamaika Gara egitasmoak abiarazitako erreferenduma legeztatzearen aldeko sinadura bilketari bultzada emateko ekitaldia egin zuten zapatuan [maiatzak 22] Lekeition. Durangoko Plateruenan egindako ekitaldiari jarraituz, zapaturako deialdi nazionala egin zuen egitasmoak eta lekeitiarrek ere bat egin zuten horregaz.
Sinadurak batzeagaz gainera, denda ere jarri zuten Hamaika Gararen material berria salgai jarri eta dendaren bidez herritarrek ekarpena egin ahal izateko.
Horrez gain, uztailaren 3an Bilboko Areatzan, 17:30etan, egingo den mobilizaziorako ere prestatu ziren lekeitiarrak, eta ekimenari begira sortutako dantza entsegatu zuten plazan.