Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Haimar Etxeberriak irabazi du 39. Aitxekutz Saria

Eskualdeko lehenengoaren saria Aurrera Txirrindulari Elkarteko Mikel Arrasate lekeitiarrak irabazi du. Berriatuko Txirrindulari Elkartearen kideek balorazio “oso ona” egin dute.

Berriatua txirrindulari lasterketa Argazkia: Martin Early.
Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua
2021/05/24

Zapatu arratsaldean lehiatu zuten Berriatuko 39. Aitxekutz Saria. 20. Juan Luis Kanterape Memoriala, eta Buruntzazpi taldeko Haimar Etxeberria sartu zen lehenengo helmugan. Lasterketaren irabazleak bi ordu, 27 minutu eta 33 segundotan burutu zuen 100 bat kilometroko ibilbidea. Etxeberriarengandik 37 segundora helmugaratu ziren Xabier Aransolo (Nabiga 360) eta Galder Bengoetxea (Omar Fraile/Galdakauto).

Berriatuko Aitxekutz txirrindulari lasterketa

Argazkia: Berriatuko Txirrindulari Elkartea.

46 txirrindularik amaitu zuten proba, tartean egon ziren Lea-Artibaiko hainbat txirrindulari. Eskualdeko lehenengoaren saria Aurrera Txirrindulari Elkarteko Mikel Arrasate lekeitiarrak irabazi zuen.

Lehenengo buelta denek batera eman zuten. Gero, Alex Aguerok ihesaldia abiatu zuen, eta  Arrasate batu zitzaion. Bigarren bueltan horiek ihes egin zuten, baina ezin izan zioten eutsi. Mendexako azkenengo igoeran apurtu zen lasterketa; Etxeberriak ihes egin zuen, eta atzetik segitu zioten Aransolok, Bengoetxeak eta Xabier Zabalak.

Mendiko Saria Aransolorentzat izan zen, eta tarteko helmugaren sailkapenean, berriz, Eneko Apodaka sailkatu zen lehen postuan. Klube arteko sailkapenean, Iridoi-Alimco-Belabia MOT nagusitu zen.

39. Aitxekutz Saria

Argazkia: Berriatuko Txirrindulari Elkartea.

Berriatuko Txirrindulari Elkartearen kideek balorazio “oso ona” egin dute: “Antolakuntza aldetik dena ondo joan zen. Bestalde, txirrindulari batzuk erori eta min hartu zuten. Jendeak burbuilak errespetatu zituen, eta eguraldiak lagundu zigunez, sari banaketa ekitaldia Cikautxon egin genuen”. Aurten helmuga Bustinzuri kalera lekualdatu zuten, eta hartutako erabakia egokia izan dela uste dute: “Momentuz gustatu zaigu, eta ondo funtzionatu du”. Horrez gain, lasterketan laguntzen aritu ziren boluntarioei eskerrak eman dizkiete, “eurei esker lasterketa antolatzea posible dutelako”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.