Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Isuntzako mutil gazteak, Euskadiko Txapeldun

Bizkaiko Trainerilla Txapelketan bandera lortu ostean, Euskadikoa ere lortu du Lekeitioko arraun elkarteko gazte mailako gizonezkoen taldeak. Maila berean, brontzezko domina irabazi dute emakumezkoek. Bestalde, Ondarroa absolutu mailako nesken finalean laugarren sailkatu da.

Argazkia: Isuntza.
Aintzina Monasterio Maguregi
Lekeitio,Ondarroa
2021/05/24

Bizkaiko Trainerilla Txapelketan emaitza bikainak lortu zituzten Isuntzakoek, eta asteburu honetan Legution lehiatutako Euskadiko Trainerilla Txapelketan ere ez dira atzean geratu. Gazte mailan, gizonezkoen taldea txapeldun geratu da, eta emakumezkoena hirugarren sailkatu da.

Hala, Bizkaiko eta Euskadiko txapeldun dira Isuntzako mutil gazteak. Atzoko finalean, hamalau minutu, 36 segundo eta 75 ehuneneko markagaz irabazi zuten Euskadiko bandera. Hamar segundo eta 33 ehunen atera zieten San Juanekoei, eta Santurtzikoak izan ziren hirugarrenak, txapeldunengandik hamahiru segundo eta 53 ehunenera sailkatuta. Zumaia podiumetik kanpo geratu zen, 14:41,83 denbora eginda.

Kategoria bereko emakumezkoen finalean Kaikuk, Hibaikak eta Isuntzak osatu zuten podiuma, eta Deustu sailkatu zen laugarren. Mutiletan modura, nesketan ere lehia oso estua egon zen. 42 ehuneneko tartea egon zen lehenengo bien artean; 15.57,97 egin zuen Kaikuk, eta irabazlearengandik 33 segundo eta 95 ehunenera sailkatu zen talde lekeitiarra.

Seniorretan, emakumezkoetan Kaiarriba (Donostiarra) eta gizonezkoetan Santurtzi dira aurtengo txapeldunak. Ondarroa emakumeetan eta Isuntza gizonetan laugarren geratu dira.

Gazte mailan bezala, absolutuetan ere tarte oso estuak egon ziren atzo. Hamabost minutu, zortzi segundo eta hamazortzi ehunenetan amaitu zuten estropada Kaiarribakoek. Lau segundo eta 80 ehunenera sailkatu ziren oriotarrak. Deustuk lortu zuen brontzezko domina, txapeldunarengandik zortzi segundo eta 84 ehunenera. Ondarroak, berriz, irabazlearengandik minutu bat, 58 segundo eta 64 ehunenera amaitu zuen.

Gizonezkoen finalean lau talde bizkaitarren arteko lehia estua egon zen, eta Bizkaiko txapelketan modura, Santurtzikoek eroan zuten bandera eta Zierbenakoek zilarrezko dominak. 13.12,73 denboran burutu zituen lanak Santurtzik. Hamahiru segundo eta 90 ehunen atera zizkion txapeldunordeari, eta Bermeo izan zen hirugarrena, Santurtzirengandik hamabost segundo eta 42 ehunenera sailkatuta. Isuntzakoek hamahiru minutu, 38 segundo eta 77 ehunenetan egin zuten estropada.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.