Azken egunetan zortzi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Barikutik domekara [maiatzak 28tik 30era] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Ondarroa (4), Ispaster (1), Lekeitio (2) eta Mutriku (1). Nahiz eta Mutrikuko eta Lekeitioko intzidentzia tasak igo egin diren, gune berdean egoten jarraitzen dute. Lurraldeetan, Arabako tasa igo egin da, eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa jaitsi.
Barikutik domekara [maiatzaren 28tik 30era] zortzi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun, duela astebete baino kasu bat gutxiago: 4 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, bi Lekeition eta bana Ispasterren eta Mutrikun. Dena dela, Mutrikuk, Lekeitiok eta Markina-Xemeinek gune berdean egoten jarraitzen dute; Markina-Xemeingo intzidentzia tasa jaitsi egin da.
Joan den aste osoan 16 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi baino bat gutxiago: 9 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, bina Berriatuan eta Lekeition eta bana Ispasterren, Markina-Xemeinen eta Mutrikun.
Lurraldeak. Arabak 136,58ko tasa dauka (+10 puntu), Bizkaiak 225,84koa (-5 puntu) eta Gipuzkoak 206,12koa (-1 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 268,82 (134 puntu igo da)
- Lekeitio: 41,51 (28 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 19,90 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64 (19 puntu igo da)
- Ondarroa: 233,45 (12 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: