Azken orduetan lau kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Atzo [maiatzak 31] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Markina-Xemein (2), Lekeitio (1) eta Ondarroa (1). Lekeitioko eta Markina-Xemeingo intzidentzia tasak igo egin dira, eta gutxi falta zaie gune horian sartzeko. Hiru lurraldeetako tasek gora egin dute.
Azken orduetan 40 puntu igo da Markina-Xemeingo tasa eta 14 puntu Lekeitiokoa. Ondorioz, bi herriei gutxi falta zaie gune horian sartzeko; 60-300 bitarteko tasa daukatenak daude gune horian, eta Markina-Xemeinek 59,70eko tasa dauka eta Lekeitiok 55,35ekoa.
Joan den aste osoan [maiatzaren 24tik 30era] 16 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi baino bat gutxiago: 9 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, bina Berriatuan eta Lekeition eta bana Ispasterren, Markina-Xemeinen eta Mutrikun.
Lurraldeak. Arabak 139,58ko tasa dauka (+3 puntu), Bizkaiak 226,88koa (+1 puntu) eta Gipuzkoak 212,36koa (+6 puntu). Joera aldaketa horren harira, atzo [maiatzak 31] IƱigo Urkulluk esan zuen “zuhurtziaz” jokatu behar dela.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,61 (134 puntu jaitsi da)
- Lekeitio: 55,35 (14 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 59,70 (40 puntu igo da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64
- Ondarroa: 221,78 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: