Bikoteka, atzelarien sailkapenean Ibon Aldazabal berriatuarra bigarrena izan da. Ekaitz Mendizabal 'Goixarri' mutrikuarra eta EƱaut Salegi markina-xemeindarra gaur [ekainak 1] arratsaldean ailegatu dira Euskal Herrira, eta Aldazabal atzo [maiatzak 31] heldu zen.
Gizonezkoen Lekeitioko 42. eta emakumeen 10. banderak lehiatuko dira. Emakumeen hiru txanda eta gizonezkoen lau txanda egongo dira.
Zubiaren egitura metalikoa uztailean ipiniko dute jatorrizko lekuan. Egituraren muntaketa lanak zatika egingo dituzte, baina Ondarroan instalatu aurretik behin betiko egoera simulatuko duen proba batzuk egingo dituzte.
Mendexan 180 sinaduratik gora bildu eta 90 erreklamazio orritik gora jaso zituzten domekan. Amoroton 160 baino gehiago jaso zituzten, eta herritar askok hartu zituzten bakarkako erreklamazio orriak.
Gizonaren senideek Ertzaintzari jakinarazi ziotenez, atzo [maiatzak 31] arratsaldean irten zen etxetik eta ez zen itzuli. Helikopteroa batu da gaur [ekainak 1] bilaketara.
53 orrialdeko liburuxka udal erregistro orokorrean eta udalaren bi webguneetan lortu daiteke. Azterketaren helburua ondarrutarrek "herriaren argazki bat" egitea izan dela azpimarratu dute.
Atzo [maiatzak 31] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Markina-Xemein (2), Lekeitio (1) eta Ondarroa (1). Lekeitioko eta Markina-Xemeingo intzidentzia tasak igo egin dira, eta gutxi falta zaie gune horian sartzeko. Hiru lurraldeetako tasek gora egin dute.
Astelehen, eguazten eta barikuetan 09:30etik 13:30etara eskaintzen dute zerbitzua. Txartela udaletxeko idazkaritzan eskuratu behar da.